Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

Ingurumen izaerako Gomendioak

Plancha Botón de encendido de un electrodoméstico Bombilla de bajo consumo Lavadora
 

Lisaburdina, ur berogailua eta garbigailua dira gehien kontsumitzen duten etxe-tresna elektrikoak, eta hiru gailuek zerikusi handia dute egunero garbitzeko uzten dugun arroparekin.

Berehala erabili behar ez dituzunean, itzal itzazu “stanby” egoeran dauden gailu elektriko guztiak.

Hozkailua

  • Hozkailuaren gibelaldearen eta paretaren artean tarte bat gorde ezazu airea mugitu dadin. Hozkailuak bero iturrietatik (eguzki izpiak, berogailuak eta beste) urrutira ipini, bero iturrietatik gertu ipintzera hozkailuak lan gehiago egiten duelako eta, beraz, argindar gehiago kontsumitzen duelako.
  • Desizoztu ezazu hozkailua bertan sortzen den izotz geruza zentimetro erdiko lodierara iritsi dadin baino lehen, bestela motorrak lan handiagoa egin behar du eta energia gehiago kontsumitu behar izaten du.
  • Saia zaitez jatekoak hozkailuan bertan desizozten. Gisa honetan mikrouhin labearen energia kontsumoa saihestuko duzu desizozteko garaian.

Ile-lehorgailua

  • Ile-lehorgailuak 100 watteko 15 bonbillek adina kontsumitzen du. Beraz, ile-lehorgailua erabili baino lehen, idor ezazu ilea ahal duzun guztia xukadera batez.

Xurgagailua

  • Xurgagailu batek gutxi gora-behera ile-lehorgailu batek adina kontsumitzen du, hau da, 100 watteko 15 bonbillek adina argindar. Xurgagailuaren egitekoa optimizatzeko eta argindarra aurrezteko, xurgagailua egoera onean eduki ezazu, eta erabili ostean garbitu itzazu irazkiak.

Garbigailua

  • Ondo planifikatu itzazu arropa garbiketak, hau da, garbiketa bakoitzean karga gorena erabili ezazu, garbigailuak energia kopuru bera kontsumitzen baitu beteta egon ala ez.
  • Ahal duzun guztietan garbitu ezazu arropa tenperatura baxuko programen arabera, garbigailuak kontsumitzen duen argindarraren %85 ura berotzeko baliatzen baitu.

Argiteria

  • Zure lantokian itzal itzazu gutxi erabiltzen diren leku komunetako argiak.
  • Erabil itzazu argindar kontsumo apaleko bonbillak.
  • Erabil itzazu kolore argiak zeure etxeko paretetako kolorea aukeratzeko orduan, pareta argiek argi gehiago islatzen dutelako eta argi artifiziala beranduago piztu beharko duzulako.
  • Itzali ezazu argia gela batetik irteten zaren guztietan. Egiaztatuta dago hutsik dagoen gela batean sartu eta argia piztuta aurkitzen duenak ziurrenik argia piztuta utziko duela handik alde egitean.

Berokuntza

  • Ur-berogailua ura 50 eta 60 gradu bitartean berotzeko ipini.
  • 21-22 graduko tenperatura nahikoa da pertsona gehienentzat. Ohitu zaitez tenperatura horietara. Gauez, 15-17 gradu dira gomendagarriak. Etxeko tenperatura artifizialki gradu batean emendatzen dugun aldiro %7an emendatzen da argindarraren kontsumoa.
  • Etxetik kanpora ordu batzuk eman behar badituzu, jaitsi ezazu termostatoa 15 gradutara, eta hutsik dauden gelak baldin badituzu, itzal ezazu berogailua.
  • Galdarak aldiro ikuskatu behar dira. Galdara zikin badago zailtasunak ditu errekuntza behar bezala bururatzeko, eta beraz, gehiago kontsumitzen du. Esate baterako, galdara behar bezala edukita %15 aurreztuko duzu energian, hau da urtean 100 euro baino gehiago erregaietan.
  • Oso gomendagarria da berogailuak urtean behin purgatzea: haien barruan bildutako aireak zaildu egiten du beroaren transmisioa.
  • Aire beroa gelan behar bezala banatu dadin, hobe da berogailuak leihoen azpian ipintzea.
  • Berogailu zentral kolektiboa sistema eraginkorragoa eta merkeagoa da beroa etxebizitza bakoitzera behar bezala neurtuta eta erregulatuta bideratzen baldin bada.
  • Etxebizitza bat ordu askotan hutsik baldin badago, interesgarria litzateke ohiko termostatoaren ordez aldez aurretik programatu daitekeen termostatoaren aukera aintzat hartzea, bigarren gailu honek aukera ematen baitu etxebizitza ordutegi jakin batzuetan edo soilik asteburuetan berotzeko.
  • Gela bat behar bezala aireztatzeko, nahikoa da leihoak 10 minutuz zabalik edukitzea.
 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)