Kudeaketa eredu berria da Erlea, eta hari esker, bere jarduera arlo desberdinen (ur hornidura eta saneamendu sareak, hondakinen bilketa eta bide garbiketa) kudeaketa integratua eta bere bezeroen –hauxe da, Irungo eta Hondarribiko herritarren- merkataritza kudeaketa osoa egiten du Txingudiko Zerbitzuakek, bere prozeduren eraginkortasuna eta iraunkortasuna hobetuz.
Etengabean biltzen da informazioa, informazio parametrizagarria, zehatza eta guztiz fidagarria, eta horri esker, uneoro jakin daiteke ur sareetan eta hondakinak biltzeko eta garbiketako sareetan zer gertatzen den. Horrenbestez, argitasun eta zehaztasun maila handiz kudea daitezke sail desberdinak.
Europako Batasunetik finantzazio handia izan du Erlea proiektuak, 450.000 euro zehatz esateko, Lurralde Garapenerako Funts Europarretik (FEDER), eta beste 300.000 euroko laguntza jaso du Zientzia eta Berrikuntza Ministeriotik.