Gizakiok dugun uraren beharra, ur honen kudeaketa eta honek ingurumenean duen eragina aztertzeko ordu beteko tailerrak dira.
Aukerak
- 1. Aukera: ELORDIko Edateko Uren Tratamendurako Planta (EUTP) tailerra – ordu 1.
- 2. Aukera: ATALERREKAko Hondakin Uren Araztegia (HUA) tailerra – ordu 1.
Nori zuzendua
Txingudiko eskualdeko edozein ikastetxeri.
- 1. Aukera: hobe Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklorako.
- 2. Aukera: hobe Bigarren Hezkuntzarako.
Modalitateak
COVID19a dela eta, momentuz ez dira bisitak egingo instalazioetara, baina saio hauek aurrera eramateko 3 modalitate daude:
- A. Presentziala. Hezitzailea gelara joango da eta bertan emango du saioa.
- B. On line, Zoom plataforma bitartez, ikasle guztiak gelan daudelarik.
- C. On line, Zoom plataforma bitartez, ikasle guztiak etxean daudelarik.
Hizkuntza
Zerbitzua euskaraz nahiz gaztelaniaz ematen da.
Unitate didaktikoak
Tailerra egin aurretik, tailerrean zehar edo tailerra egin ondoren lantzeko unitate didaktikoak existitzen dira. Ikasle zein irakasleentzat daude prestaturik eta ordenagailuan betegarriak dira.
Irakasleentzako materiala - Atalerreka
Ikasleentzako materiala - Atalerreka
Irakasleentzako materiala - Elordi
Ikasleentzako materiala - Elordi
Parte hartzaile kopurua
Gela bat saio bakoitzeko.
Hezitzaile bakarra egoten da eta gutxienez irakasle bat egon behar du saioa egiten den bitartean.
COVID-19aren aurkako neurriak
Ikasleek ez dute materiala manipulatzen.
Tailerrean parte hartu nahi al duzu?
Aurrez hitzordua eskatu behar duzu honako formulario hau beteta.