Nazio Batuen Batzar Nagusiak 1993. urtean Uraren Mundu Eguna deklaratu zuen martxoak 22, baliabide natural hori hobeto banatu eta errespetatzearen alde ekintzak bultzatzeko aukera eskainiz lurralde guztietako erakundeei eta instituzioei.
Hori dela-eta, Txingudiko Zerbitzuakek bere instalazioetako ateak zabaltzeko eguna antolatzen du urtero data horren inguruan. Hornidura Sarearekin edo Saneamendu Sarearekin loturiko guneetara izaten dira bisitaldi horiek, txandaka urte bakoitzean. Hala bada, urte batean Endara-San Antongo urtegira eta Elordiko araztegira joan den pertsona batek Hondartzako ponpatze planta eta Atalerrekako araztegia ikusi ahal izango ditu hurrengoan.
Txingudiko Zerbitzuakek bisita gidatua antolatu du Endarako urtegira eta Elordiko ura tratatzeko plantara martxoak 26 iganderako, Uraren Munduko Eguna ospatzen dela-eta. Instalazio horiek beren ateak zabalduko dituzte eskualdeko hornidura sistema eta, oro har, uraren ziklo integrala hobeto ezagutu nahi dutenentzat.
Kontuz!
Dohainik den autobuseko eserlekuak agortu dira.
Ibilgailu partikularretan joan nahi duten pertsonek ere izena eman behar dute telefonoz edo web orriaren bidez.
Bisitaldiak 5 ordu inguru iraungo du, 8.30etatik 13.30era, garraio denborak barne. Txingudiko Zerbitzuakek autobus zerbitzua jarriko du doan bisitaldian parte hartu nahi dutenentzat (kopuru mugatua plazak bukatzen diren arte).Honako geldialdi hauek egingo ditu autobusak:
- 8:40etan. Irteera Fermín Calbetóneko bus geltokian, (bixera), Hondarribirako norabidean.
- 8:50etan. Hondarribia kalea (Pinudiko geltokia).
- 9:00etan. Miramarreko bus geltokia (Hondarribia).
- 9.50etan. Urtegian, ordubeteko bixita gutxigorabehera.
- 11:00etan. Abiatu Irunera.
- 11:50etan. Elordin tratamendu planta bixitatu, 1’15eko bixita.
- 13:10etan. Bixita bukatua eta itzultzeko aurreikusitako ordua geltoki beretatik igaroaz.