Energiaren baterako sorkuntzarako aretoa da energia eraginkorraren adibide agerikoa. Atalerrekako hondakin urak arazteko plantan (HUAP) dago. Bertan, funtsean, hondakin urak arazteko prozesutik sortzen diren lohiak edo lokatzak idortzen dira.
Lohi hauek derrigor idortu behar dira, legezko baldintza batek debekatu egiten baitu haiek hezerik zabortegietan uztea. Beraz, nahitaez idortu behar dira, instalazio honetan egiten den bezala, eta gero bioerregai gisa erabiliko dira. Hau da, haren errekuntzatik energia sortzen da.
HUAPn sortutako lohiak idortzeko energiaren baterako sorkuntzarako (erregai batetik eta beretik abiatuta, prozesu bat bururatzeko beharrezkoa den energia elektrikoa eta termikoa batera sortzeko sistema) instalazio bat diseinatu zen energia ekoizteko metodo tradizionalen aldean (hauekin %48ko eraginkortasun orokorra lortzen baita) honakoak %70eko eraginkortasuna lortzeko aukera ematen duelako.
Instalazio honen kasuan, ur lurrunaren bidez idortzen dira lohiak, eta horrek energia termikoa eskatzen du. Energia mota hau sortzeko orduan hiru motor-sorgailuk energia elektrikoa sortzen dute gas naturaletik abiaturik, prozesu horretan sortzen den beroa aprobetxatzen baita lohiak idortzeko. Gainera, sortutako energiaren parte bat plantan bertan eta Hondartzako ponpatzeko plantan kontsumitzen da, eta soberakina argindarra banatzen duen konpainiari saltzen zaio sare orokorrarekin bat eginda.
Instalazio honetan, gainera, biosorgailu bi daude. Hauek, lohiak idortzeko prozesutik sortzen den biogasetik abiaturik, energia elektrikoa sortzen dute, eta laguntzen ere dute lohiak idortzen, eta beraz, energiaren baterako sorkuntzarako areto hau eraginkorragoa izaten. Bost motorrek batera 1.100 etxetan kontsumitzen den adina energia sortzen dute (6,3 milioi kw/urtean). Energia eraginkor eta berriztagarri honek bidasoatarrak energiaren erabileraren aurrean tokiko ingurumenarekin eta ingurumen orokorrarekin modu errespetagarriago batez ari direla erakusten du.