Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

Sarrera

Hiriko espazio publikoa, lorategiak, bideak, hiriko altzariak eta eraikinen fatxadak barne, hiritar guztiek gozatzeko eta erabiltzeko lekua da. Zenbat eta txukunago egon orduan eta handiagoa izango da espazio horrek sortzen duen atsegina, ez soilik kale garbiek eragiten duten begi inpaktu positiboagatik, baita erabiltzeko eta aisialdirako eskaintzen duten aukerengatik ere. Beraz, zalantzarik gabe esan dezakegu kaleak, lorategiak, hiriko altzariak eta eraikinen fatxadak garbi edukita bizimodua atseginagoa eta osasungarriagoa dela biztanleentzat.

Gizarte mailan hobe antolatuta dauden, kultura maila handiago duten, ingurumenarekin solidarioagoak diren eta haren aurrean sentiberatasun handiago batez agertzen diren gizarteak dira bizi kalitate handiena dutenak, eta horiexek dira, gainera, kaleak garbi edukitzeko garaian errespetu handienarekin jokatzen dutenak. Aitzitik, hiriko espazio publiko txukun batek ez du nahitaez molde bereko gizartearen isla izan behar. Ez da txukunagoa gehiago garbitzen duena, gutxiago zikintzen duena baizik. Txingudiko Zerbitzuak elkartearena da garbitzeko ardura, baina hiritar guztiona da bide publikoa txukun edukitzeko ardura.

 

Web orriaren oina
© 2022 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)