Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

Ingurumen izaerako Gomendioak

Carro de la compra Teléfono móvil Impresora-Fax Frutería
 
  • Saia zaitez hondakin gutxiago sortzen. Hau da, ahalik eta hondakin gutxien sortu eta saia zaitez haiei bigarren aukera bat ematen zakarretara bota baino lehen. Gaur egun ugari dira Sarean bigarren eskuko produktuen azokak.
  • Lorategi edo baratze txiki bat baldin baduzu, eska iezaiozu Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateari konposta egiteko ontzi bat sortzen duzun materia organikoaren parte bat etxerako konpost bihurtzeko eta zeure baratze edo lorategian berriro ere baliatzeko. Hondakinak birziklatzen eta materia organikoa konpost bihurtzen duen familia batek %50ean murriztu ditzake zabor poltsara botatzen dituen hondakinak.
  • Ez zaitez erosketak egitera joan eskuak hutsik dituzula. Hondakin gutxiago sortuko dituzu behar dituzun gaiekin zerrenda bat osatu eta aldean oihalezko poltsa edo erosketetarako orgatxoa eramaten baduzu. Plastikozko poltsei eman iezaiezu bigarren aukera bat, berrerabili itzazu zakar poltsa gisa.
  • Sakelako berri bat erosi behar duzunean, saia zaitez marka bereko beste bat erosten berriaren kargagailua galduz gero zaharrarena erabili ahal izateko eta osagarri berriak, automobilerako kargagailuak, musika entzuteko aurikularrak eta beste batzuk erosi behar ez izateko.
  • Gauza asko egin dezakezu paperaren kontsumoa murrizteko. Hasteko, erabili ezazu paper birziklatua, eta gainera: idatz ezazu bi aurpegietan, inprima ezazu soilik beharrezkoa dena, gas, telefonia, argi eta beste konpainiei eska iezazkiezu faktura elektronikoak (guri ere bai), irakur ezazu prentsa bertsio digitalean, ahal denean papera ez baizik eta oihala erabili (zapiak, sukaldeko zapiak...).
  • Erosketak egiten dituzunean saia zaitez ontzi gutxien dituzten produktuak aukeratzen: ontziratuen ordez produktu freskoak erosi, produktu kontzentratuak, kopuru handiak ontzi bakarrera biltzen dituztenak... Produktu bat eta bera kontsumitzeko orduan lehenetsi ezazu beira plastiko eta aluminioaren ondoan.
  • Berex bil itzazu edukiontzi urdinean (papera eta kartoia), horian (plastikozko eta metalezko ontziak, brik moldeko ontziak), iglu berdean (beira), edukiontzi zurian (ehunak eta oihalak) eta pilak biltzeko edukiontzietan utzi beharreko hondakinak.
 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)