Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Zabor biltzea hiri aldean eta landa eremuan

Hiri aldeko hondakinen gaikako eta masako bilketa irlatxo batzuetan egiten da. Horietan honako edukiontzi hauek izan ohi dira:

  • Marroia: materia organikoa: fruta, barazki, haragi, arrain, lore-hondakinak, etab.
  • Urdina: papera eta kartoia
  • Horia: metalezko eta plastikozko ontziak eta brick moldeko ontziak 
  • Iglu berde argia: botilak, flaskoak eta beirazko poteak 
  • Iglu berde iluna: gainerako zaborra. Edukiontzi hauek berex egon daitezke, alboan besterik ez dutela.

Irlatxo hauetako batzuetan, gainera, oihalak biltzeko edukiontzi zuria,sukaldeko olioa biltzeko edukiontzi grisa izaten dira, edo/eta edukiontzi hori txiki bat, erabilitako pilak biltzeko.

Irlatxo hauek zaborrak biltzeko, edukiontziak mantentzeko eta haiek txukun edukitzeko programen arabera kudeatzen dira; honenbestez, hiritarrek guztiz bete gabeko edukiontziak ditu erabilgarri, kontserbazio egoera onean eta txukun.

Irun eta Hondarribiko biztanleek irlatxo ekologikoek osatutako sare trinko bat eta hondakinak gaika uzteko garbigune bat dituzte eskuragarri, eta haiek erabiltzeko betebeharra dute. Parte hartze masibo batek, denek bat eginda, birziklatze tasa hobeak emango lizkioke eskualde honi, eta horrek isla garbia izango luke bertako biztanleen bizi kalitatean.

Recogida en zona rural y urbana
  BAI Nola EZ
GAI ORGANIKOAK Barazkiak, lekaleak, haragia, arraina, mariskoa, pastak, kafe hondarrak eta irazkiak, ogia, galletak, arrautza oskolak eta fruitu lehorrak, loreak eta abar. Poltsa konpostagarrian, behar bezala itxita.
Edukiontziaren barruan sartu.
Hautsak eta erratza pasa ondoko hondarrak.
Pixoihalak eta konpresak.
Animalien gorotzak.
PAPERA ETA KARTOIA Publizitate aldizkaritxoak, propaganda, egunkariak, aldizkariak eta kartoizko kaxak. Kartoia tolestuta utzi behar da. Paperak eta kartoiak ez dute metalezko hondakinik eduki behar: kortxetak, uztaiak... Aluminiozko papera, paper zikinak, faxean erabiltzen diren paper termikoak, paper plastifikatua, pixoihalak.
BEIRA Botilak, beirazko poteak eta flaskoak. Hutsik eta estalki, kortxo eta tapoirik gabe. Ispiluak, bonbillak, fluoreszenteak, baxera, leihoetako kristalak.
ONTZI ARINAK Plastikozko ontziak: garbigarriak, leungarriak, lixibak, edatekoak, plastikozko poltsak, jogurt ontziak...

Metalezko ontziak: kontserba ontziak, freskagarri ontziak, sprayak...

Brick moldeko ontziak: esnea, zukuak...
Ontziek hutsik eta garbi egon behar dute. Edukiontzian utzi baino lehen tolestu egin behar dira ontziak. Ez sartu ontzi bat beste baten barruan. Ontziak berex utzi, ez poltsa itxi batean. Ontzia eta tapoia berex sartu. Ontziak ez diren plastikoak: bideo eta musika zintak, hortz eskuilak, orraziak, jostailuak, pertsianak, hodiak...
Ontziak ez diren metalak: jostailuak, kazolak eta zartaginak, etxe-tresna elektriko txikiak, hodiak...
Paperezkoak eta beirazkoak ez diren ontziak.
OIHALAK Arropa eta oihalezko osagarriak (oinetakoak, poltsak, gerrikoak...) Ondo itxitako poltsan. Edukiontziaren barruan utzi. Egoera txarrean dauden osagarriak, ez eta oihalak ez direnak ere.
OLIO Sukaldean erabilitako olioa Plastikozko botila eta brik ontzi itxietan. Auto eta olio industrialak. Beirazko ontzietan puskatu daitezkelako.
Cuándo se realiza la recogida en zona rural y urbana
  NOIZ Nola EZ
MASAN Ez dago ordutegi zehatzik, baina zaborra 19:00etatik aurrera uztea gomendatzen da. Ondo itxitako plastikozko poltsan. Edukiontziaren barruan utzi. Birziklagarriak izan daitezkeen frakzioak oro.

 

 

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)