Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Sarrera

Irungo eta Hondarribiko biztanle bakoitzak gutxi gora-behera 700 kilo hiri hondakin sortzen ditu urtean. Hiri hondakinen multzora biltzen dira partikularren etxeetan sortzen diren hondakinak, arriskutsuak ez direnak eta, beren izaeragatik eta osagaiengatik, etxeetan sortzen direnen pareko direnak; azken hauen artean daude dendetan, bulegoetan eta enpresetan sortzen diren hondakinak. Aipatutako 700 kilo horietatik %65 etxeetan sortuak dira.

Geurea bezalako gizarte garatuek berezko duten kopurua da; kopuru hori oparoaldien eta krisialdien arabera emendatu eta murrizten da, eskualdeko jarduera ekonomikoaren arabera eta hiritarren kontsumitzeko ohituren arabera. Hain zuzen ere azkeneko arlo horretan jarduten du Txingudiko Zerbitzuak elkarteak hondakinen prebentziorako programekin, etxeetan konposta egitera bultzatuz, behin bakarrik erabiltzekoak diren plastikozko poltsen kontsumoa murriztera bultzatuz, bigarren eskuko objektuen azokak proposatuz...

Hiritarrak sentsibilizatzeko programa hauekin batean birziklatzearekin zerikusia duten beste programa batzuk eskaini ziren, hiri hondakinen frakzio birziklagarria ahalik eta handiena izan dadin, garapen iraunkorrarekin konprometituta dagoen gizarteari dagokion bezala, gisa honetako gizarteak ondo asko baitaki haren etorkizuneko bizi kalitatea ziurtatuta egonen dela aipatutako parametroak ingurumenarekiko ikuspegi humanistagoarekin eta solidarioagoarekin hazten badira.

Hiritarren parte hartzean datza etorkizun handiko egoera honen giltzarria. Behe Bidasoako eskualdea bertan sortzen diren hiri hondakinen herena ari da berreskuratzen, arlo honetan aurreratuenak diren herrialde europarren pareko birziklatze tasarekin, baina artean bada gaikako bilketa honetan parte hartzen ez duen edo soilik gutxi batzuetan esku hartzen duen hiritar multzo garrantzitsua, kaleko edukiontzien sistemak gaikako zaborrak biltzeko eta birziklatzeko duen gaitasun handia nabarmen murriztuz.

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)