



- Ipini ezazu botila bete ur komuneko zisternaren barruan eta 2 litro ur aurreztuko dituzu komuna erabiltzen duzu bakoitzean.
- Ez ezazu komuna zakarrontzi gisa erabili: preserbatiboak, zigarrokinak, gazak, konpresak, makilatxoak eta norberaren higienerako beste produktuak zakarrontzian utzi behar dira.
- Hortzak garbitzean eta bizarra egitean itxi ezazu iturria, 10 litro ur aurreztu dezakezu.
- Bainatu beharrean har ezazu dutxa bat, eta xaboia ematen ari zaren artean itxi ezazu iturria. 150 litro ur aurreztuko duzu zeure higienea berdin-berdin zainduz.
- Konpon itzazu di-da batean iturri eta hodietan gertatzen diren matxurak. Tantaka ari den iturriak 30 litro ur galtzen du egunean.
- Ilunabarrean urezta ezazu lurrunketaren bidezko galerak saihesteko. Landareek eskertu egingo dizute!
- Garbigailua eta ontzi garbigailua bete itzazu; horietan joaten da ur gehiena.
- Ez ezazu lixiba gehiegi erabili, lixibak hautsi egiten baitu ura arazteko bakterioen oreka, haien lana zaildu egiten du. Erabil itzazu garbigarri ekologikoak, fosfatorik gabeak.
- Zeure lorategian eta lorontzietan alda itzazu bertako landareak, ur gutxiago kontsumitzen dute eta landare exotikoek baino askoz ere lan gutxiago ematen dute.
- Iturrietan barreiagailuak eta ura aurrezteko bestelako gailuak ipini itzazu, ura hobe aprobetxatuko duzu eta kontsumoa murriztuko duzu. Urtean 30 € aurreztu ditzakezu.
- Harrikoa eskuz egiten baduzu eta arraska bikoitza baduzu, bete ezazu bat ur hotzarekin eta egizu harrikoa hartan. Bigarrena erabili ezazu baxerari xaboia kentzeko. Harriko bakoitzean 30 litro aurreztuko dituzu..
- Barazkiak, esate baterako urazak, ontzi batean garbituta 10 litro ur aurreztuko dituzu. Gainera landareak ureztatzeko berrerabili dezakezu ur hori.
- Automobila eskuan ur ontzia eta belakia dituzula garbituta, 50 litro ur aurreztuko dituzu.