Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Sarrera

Egia da ura ondasun urria dela planetako leku askotan, besteak beste Europaren hegoaldean, geure eskualdetik gertu. Baina Txingudin, zorionez, prezipitazio dezente izaten ditugu urtean zehar, aski ondo banatuta gainera.

Bestalde, eskualde txikia da gurea, biztanle dentsitate handikoa baina, populazioan gora ari dena, eta honek halako presioa eragiten die hiriaren inguruko landa eremu naturalei.

Errealitate honen aurrean, uraren kudeaketa egokia funtsezko konpromiso bihurtzen da eskualdeko iraunkortasunari eta Behe Bidasoako biztanleen bizi kalitateari begira. Txingudiko Zerbitzuak elkartean, geure eskualdeko egungo eta etorkizuneko beharrei erantzuteko xedean, funtsezkotzat dugu ura biltzeko gaitasun nahikoa izango duten azpiegiturak edukitzea, besteak beste, garai bateko ur murrizketak betikoz albora uzteko edo ahanzteko.

Bildutako ura Edateko Ura Tratatzeko Plantara (EUTP) bideratzen da, eta hartan kalitate kontrol zorrotzak gainditu behar izaten ditu erabiltzaileei beharreko kopuruan eta kalitatearekin helarazteko.

Ura biltzeko eta hornitzeko lan honetan, Txingudiko Zerbitzuak elkartea oso sentibera da uraren kudeaketak batez ere geure eskualdearen goiko aldeetan eragiten duen ingurumen eraginaren aurrean. Baina are sentiberagoa da hondakin urek eskualdearen behe aldean, hiri aldean, biztanle gehienak bizi diren aldean, eragiten dituen ingurumen izaerako ondorioen aurrean. Ezin onartuzkoa litzateke geureak bezalako garapen maila duen eskualde batek poluituta edukitzea itsasbazterra, estuarioa eta hiri aldea alderik alde igarotzen dituzten ur ibilgu kanalizatuak.

Horregatik guztiagatik eramaten dira hondakin urak, 2003. urteaz geroztik eta saneamendurako kolektoreen bidez, Hondakin Urak Arazteko Plantaraino (HUAP). Bertatik ura berriro ere itzultzen zaio naturari, kasu honetan itsasoari, era guztietako bermeekin, eta gisa honetan inguruaren kontserbazioaren alde egiten dugu.

Lan handi hau Behe Bidasoa eskualdeko ur hornidurarako eta saneamendurako Planean eta ondorengo Hamar Urtetarako (2005-2015) Inbertsioetarako Planean aurreikusitako urratsen arabera bururatzen ari gara.

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)