Eguberrietako Haur Parkea
Ura bizitzaren oinarri da eta horretaz jabe izan zitezen Ficobako Eguberrietako Haur Parkera gerturatzen ziren bai haur eta bai helduak, Txingudiko Zerbitzuakek karpa bat jarri zuen bertan. Enpresa publikoak jokua eta dibertsioa ingurumen sentsibilizazioarekin uztartuz eta gazteenei eta helduei Behe Bidasoako uraren ziklo integrala zein den jakinaraziz parte hartu zuen Eguberrietako Haur Parkean hainbat jardueren bitartez. Txingudiko Zerbitzuakek Eguberrietako Haur Parkean 2005. urtetik parte hartzen du eta azken bi urteetan bere gunean ura izan da protagonista.
Txingudiko Zerbitzuak erakundearen postuan ingurumen hezitzaileak zeuden eta horiek antolakuntza gaietaz eta haurrek uraren ziklo integralari buruz zituzten zalantzak argitzeaz arduratu ziren.