HMR 3
Txingudiko Zerbitzuak erakundeak hirugarren urtez Hondakinak Murrizteko Robota (HMR) kanpaina burutu du eskoletan hondakinen prebentzioa sustatzeko. Horrek Gipuzkoako Foru Aldundiaren Ingurumeneko eta Lurralde Antolaketaren Departamentuaren laguntza du. Bi saio ditu HMR-3k bata teorikoa eta bestea jolastekoa. Eskolatik prebentzio eta etxeko hondakinen balorizazio materialean oinarritzen den hondakin kultura sortu nahi da, gure inguruan dugun arazo bati aurre eginez.
Irun eta Hondarribiko lehen hezkuntzako zentro guztietan burutu da, konkretuki 13 zentrotan. Irakasle, guraso eta ikasleak izan dira hartzaileak. Guztira 30 taldetan banatutako 701 ikasle.
Merka2dasoa
Txingudiko Zerbitzuakek hondakinen prebentzioaren inguruan lan egiten du ere Merka2dasoaren bidez. 2011 urtean zehar bost merkatu antolatu ziren Irun eta Hondarribian. Bertan, egoera onean dauden erabilitako objektuak saldu, erosi eta trukatzeko aukera dago, hala nola, liburuak, jostailuak, kiroletako materiala, arropa eta abar. Partikularren, elkarteen, eskolen, etab., salmenta puntuetarako karpak izaten dira, informazio gune bat eta gordailu salmenta, non antolatzaileak posturik ez duten hiritarren gauzak saltzeaz arduratzen diren. Merka2dasoak hiritarren artean hiri-hondakinen prebentzioa bultzatzea du azken xedetzat, erabilgarriak diren objektuak berrerabiliz eta horien balioari probetxu ateraz.
"Gabonetan ere, birziklatu"
Gabonetan gehiago kontsumitzen dugu eta hortaz, hondakin gehiago sortu ere. Horregatik, Txingudiko Zerbitzuak erakundeak Ecoembes eta Ecovidriorekin batera birziklapenarekiko herritarren sentsibilizazioa eta kontzientziazioa lantzen zuen kanpaina bat burutu zuen. Abenduaren 13 eta 17 bitartean izan zen Irun eta Hondarribiko hainbat zentro komertzialetan.
Kanpainak hiritarrek kartoi eta paperezko ontzi, bidrio, eta plastikozko ontzi, lata eta briken birziklapenari buruzko zalantzak argitzeko asmoa zuen, hau da, edukiontzi urdin, iglu berdea eta edukiontzi horiaren ingurukoak.
Irun eta Hondarribiko hainbat zentro komertzialetan ingurumen hezitzaileek eta informazio panelek herritarrek zituzten zalantzak argitu zituztezten. Jokuek ere bere lekua izan zuten. Zenbait jarduera antolatu ziren gerturatzen zirenek produktuak zegozkien edukiontziekin lotu zitzaten. Gainera, birziklatutako produktuetatik atera zitekeen etekina frogatzeko aukera izan zuten, birziklatutako bidrioarekin alezko apaingarri tailerra antolatu zen eta. Horrez gain, jokuetan parte-hartzen zutenei berrerabili daitekeen poltsa eman zitzaien.