Hondakin Urak Atalerrekako Hondakin Urak Arazteko Plantaraino (HUAP) bideratzea
Interzeptagailu nagusiak Behobia aldean du abiapuntua, Bidasoa ibaiaren eskuineko aldean, eta Jaitzubiatik iristen den hodi biltzaile nagusiak bezala, ura ponpatzeko hainbat planta ditu bidean (Behobia, Gal, Amute, San Pablo, Zumardia eta Hondartza); planta hauek hondakin ura ponpatzea dute xede nagusi ura Atalerrekako Hondakin Urak Arazteko Plantaraino (HUAP) iritsi dadin uholderik eta ur metaketarik eragin gabe. Ura planta hauetatik igarotzen denean hondakin urek berekin batera ekartzen dituzten 10 eta 40 mm lodierako solidoak, igerian daudenak, kentzeko aprobetxatzen da. Interzeptagailu nagusiak, azkeneko atalean, Jaizkibel Mendia alderik alde igarotzen du xede horretan eraikitako 400 m-ko tunel batean barrena.
Eskeman ikus daiteke nola egiten duten bat interzeptagailu nagusiarekin (arrosa kolorez) eskualdeko alde edo auzoetatik iristen diren kolektoreek; kolektore hauetara iristen dira, aldi berean, kontsumo guneetatik (etxeak, industriak, dendak, udal instalazioak...) heltzen diren hondakin urak.