Txingudiko eskualdean sortzen diren hondakin urak hodi biltzaileen edo kolektoreen sarera biltzen dira eta, interzeptagailu nagusiaren eta ponpatzeko planten bidez, Atalerrekako Hondakin Urak Arazteko Plantara (HUAP) bideratzen dira; bertan urak araztu egiten dira itsasora isuri baino lehen.
2003. urtean inauguratu zenez geroztik azpiegitura multzo honek eskualdean izan duen eragina arian-arian agerikoa da geure inguruan. Orduz geroztik eskualdea alderik alde igarotzen duten lau erreka nagusietara (Ibarrola, Olaberria, Ugalde eta Jaitzubia) ez dira hondakin urak iristen, eta ondorioz, Behe Bidasoako hiritar guztientzako aisialdirako eremu bihurtu dira horiek denak.
HUAPren inaugurazioak zedarri bat ipini zuen eskualdeko uraren kudeaketa iraunkorrean. Hain dira garrantzitsuak uraren kudeaketa integrala eskualdean eragiten ari den ingurumen izaerako bikaintasunak eta onurak, bidasoatar guztien bizi kalitateak hobera egin duela, hiriko erreken behe ibilguak lehengoratuak izan direla eta itsasbazterreko eta estuarioko ekosistema berreskuratu egin direla.