Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia

Edateko uraren hornidura - Sarrera - Ur biltzea

Ur biltzea

Ura nagusiki Endara errekaren arrotik dator, bertan daude Domiko eta Endara edo San Anton urtegiak, bigarrena hornitzaile nagusia izanik, 5 milioi m3 ur biltzeko gaitasuna baitu. Urtegi hau urtean ia bi aldiz bete behar da urez eskualdeko ur hornidura bermatu ahal izateko.

Endarako urtegia

Embalse de San AntónEmbalse de San Antón

Domikoko urtegia

Jaizkibel ingurua

Baina gure eskualdean, biztanleen kopuruak beste 15.000 lagunekin egin baitu gora Endara edo San Anton urtegia eraiki zenetik, lehorteak izan ohi dira ez gutxitan, eta bildutako ur erreserbak ez dira hornidura bermatzeko nahikoak izaten horrelakoetan. Orduan jasotzen da Jaizkibel Mendiaren mazeletako zorupeko ura, Artzu, Molino, Justiz eta Goikoerrotako iturburuetatik hain zuzen; ur geruza edo akuifero hauek eskualdeak behar duen uraren %27 eskain dezakete.

Etorkizunean lehorteak ustez latzagoak izango direnez eta eskualdeko biztanleen kopuruak gora egiteko joera duenez, behar-beharrezkoa da Jaizkibel aldeko zorupeko uren ustiakuntza emendatzea, behar izanez gero hornidurarako beharrezkoa izango den uraren %60 bitartean eskaintzeko gaitasuna izan arte. Ur hornidurari dagokionez, proiektu honek oso berme garrantzitsua eskainiko die etorkizunean Bidasoako biztanleei, gizarte ongizatearen maila handia sendoturik edateko uraren hornidura bezalako oinarri estrategikoan, betiere garapen iraunkorra gertutik zainduz.



 

Web orriaren oina
© 2020 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)