Zalantzarik gabe, Elordiko (Irun) Edateko Ura Tratatzeko Planta (EUTP) da eskualdeko ura hornitzeko erreferentzia nagusia.
Instalazio honek eskualdean bildutako ura jasotzen du edateko ur bihurtzeko eta Irungo eta Hondarribiko kontsumitzaileen eskura jartzeko, betiere ura kontsumitzeko garaian eskatzen den kalitatearekin zainduz.
Planta honi esker, oso kalitate onekoa da hiritarrei ura helarazteko deposituetara iristen den ura.
Egun agerikoa dirudien hau ez da beti horrela izan. 80. hamarraldira arte baliabideak ez ziren nahikoak eskaerari erantzuteko, eta ondorioz ur murrizketak izaten ziren sarritan; ez zegoen ura tratatu eta edateko moduko bihurtu ahal izateko azpiegiturarik; besterik gabe kloratu egiten zen ura, deposituen edukieraren arabera kloratu ere.