Uraren Munduko Eguna
Helburua
Uraren Munduko Eguna tarteko, martxoak 22, Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak ate irekiak eguna eskaini zien nahi zuten bidasoar guztiei, uraren ziklo integralarekin estu lotuta dauden instalazioak hiritar orori erakusteko xedean. Jardunaldi hori martxoaren 21ean egin zen, igandez, eta uraren saneamenduarekin zerikusia duten instalazioak izan zituzten hiritarrek ikusgai: Hondartzako Ura Ponpatzeko Planta eta Atalerrekako Hondakin Urak Arazteko Planta.
Nondik norakoak
Kanpainaren zabalpena prentsan txertatutako iragarkien bidez (bi egunkaritan, tokiko edizioan, bina iragarki) eta irrati-kuina bat 5 egunez tokiko irratian. Aurreko urteetan bezala, parte hartu nahi zutenek telefono batetara deitu behar zuten izena emateko eta doako autobusa eskaintzen zitzaien instalazioetaraino joateko eta bueltatzeko, bai Irundik, bai Hondarribitik. Bisitaren egunean, ingurumen-hezitzaileek azalpenak eman zituzten eta bisitarien zalantzak argitu zituzten. Parte hartzaile guztiak pozik agertu ziren bisitarekin eta oso positibotzat jo zuten ekintza, uraren saneamenduaren atzetik dagoen lan guztia ezagutzea garrantzitsua delako.
Maite Margeliri elkarrizketa, Txingudiko Zerbitzuetako Kalitate zuzendaria
2010eko uraren kalitateari dedikatuta egon da Uraren Munduko Eguna. Ur garbia mundu osasuntsu batentzat lemapean, 2010eko helburua izan da, uraren kudeaketaz ari garenean, baliabide horren kalitatea kantitatea bezain garrantzitsua dela ohartaraztea. Gure etxeetara iristen den uraren kalitateren inguruko hainbat zalantza argitzeko, elkarrizketa bat egin zitzaion Maite Margeliri, Txingudiko Zerbitzuetako Kalitate zuzendariari. Elkarrizketa gure webgunean argitaratu zen eta komunikabideei helarazi zitzaien haren zabalpena egiteko.