Abian da Txingudin sukaldeko olioa gaika biltzeko zerbitzua edukiontzi berriaren bitartez
Txingudiko Zerbitzuak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapen Iraunkorreko Departamentuarekin elkarlanean, 29 edukiontzi berri jarri ditu kalean, 19 Irunen eta 10 Hondarribian, sukaldean erabilitako olioa biltzeko. Horrela, hurbileko zerbitzu iraunkorra eskaini nahi die hiritarrei. Dotazio berri honekin bat, komunikazio kanpaina bat antolatu da zerbitzua ezagutzera emateko eta bere erabilera bultzatzeko.