Hondarribia, 2026ko ekainak 9. Ekainaren 13 eta 14an Hondarribiko Erdi Aroko Azoka dela eta, Alde Zaharreko gaikako bilketa puntu batzuk aldi baterako lekuz aldatuko dira.
Ekainaren 11tik aurrera, osteguna, Denda Kaleko edukiontzi ginea General Leibakoarekin bateratuko da. Horrez gain, materia organikoaren eta beiraren atez ateko bilketa-puntuak behin-behinean honako kokaleku hauetara aldatuko dira:
· Denda Kaleko materia organikoaren eta beiraren atez ateko bilketa General Leibako edukiontzi gunera lekualdatuko da.
· Juan Laborda eta San Nikolas kaleen arteko izkinan dagoen materia organikoaren eta beiraren atez ateko bilketa Juan Labordako edukiontzin gunera lekualdatuko da.
· Apezpiku plazako materia organikoaren eta beiraren atez ateko bilketa Damarri plazara lekualdatuko da.
Erdi Aroko Azoka amaitutakoan, bilketa puntu guztiak ohiko lekuetara itzuliko dira.



