Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia (Astelehenetan)
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Merka2dasoa maiatzaren 23an itzuliko da Irunera, berrerabilera sustatzeko eta hondakinak murrizteko

Bidasoa Beherea, 2026ko apirilaren 30a. Txingudiko Zerbitzuak-ek Merka2dasoaren edizio berri bat antolatu dute, herritarren artean kontsumo ohitura arduratsuagoak sustatzeko. Hitzordua datorren maiatzaren 23an izango da, Irungo Zabaltza plazan, 10:00etatik 14:00etara.

Merka2dasoa topagune gisa finkatu da, herritarrei objektuei bigarren bizitza emateko aukera eskainiz eta hondakinen sorrera murrizten lagunduz. Ekimenak, halaber, bigarren eskuko merkatuen balioa nabarmentzea du xede, berrerabilera praktika irisgarri eta ohiko gisa sustatuz.

Parte-hartzea irekia eta doakoa

Parte hartu nahi duten pertsonek bigarren eskuko objektuak saltzeko postua eskatu dezakete Txingudiko Zerbitzuak-eko webgunean (www.txinzer.eus) eskuragarri dagoen galdetegiaren bidez. Izena emateko epea maiatzaren 16ra arte egongo da zabalik. Nolanahi ere, lekurik balego, epea maiatzaren 20ra arte luzatu ahal izango da.

Artikulu guztiek erabilitakoak eta egoera onean egon behar dute. Ez da onartuko produktu berrien, stock-ekoen edo berariaz saltzeko egindako artikuluen salmenta, hala nola eskulanak, bitxigintza edo helburu horretarako sortutako artelanak.

Aurreko edizioetan bezala, Merka2dasoak gordailuko salmentarako gune espezifiko bat izango du. Bertan, edonork gehienez 10 objektu erregistratu ahal izango ditu, eta antolakuntzak haien kudeaketa eta balizko salmenta bere gain hartuko ditu. Horretarako, nahikoa izango da egunean bertan informazio gunera hurbiltzea.

Sendotuta dagon ekimena

Txingudiko Zerbitzuak-ek urtero bost Merka2dasoa azoka antolatzen ditu: hiru orokorrak, mota guztietako bigarren eskuko objektuekin, eta beste bi bizikletei bereziki eskainiak.

Kasu guztietan, parte-hartzea doakoa da, ekimenaren izaera irekia eta irisgarria indartuz.

 

Web orriaren oina
© 2026 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)