Bidasoa Beherea, 2026ko otsailaren 18a. Txingudiko Zerbitzuak-ek datozen asteetan Irungo 3.000 ur kontagailu ordezkatzeari ekingo diote, zehazki Pinar, San Miguel, Anaka eta Urdanibia auzoetan. Lan horiek TD2B Proiektuaren barruan kokatzen dira, Suspertze, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren esparruan – Europar Batasunak finantzatua, NextGenerationEU programaren bidez.
Ekimen hau Hondarribian egindako lanak amaitu ondoren jarriko da abian; bertan 7.000 gailu baino gehiago berritu dira eta. Jarduera horiek eskualdeko hornidura sistemaren modernizazio integraleko prozesuaren parte dira.
Kontagailuak ordezkatu aurretik, etxebizitzetako bizilagunei eraikineko atarian informazio kartel bat jarriz jakinaraziko zaie. Kontagailua etxebizitzaren barruan dagoen kasuetan, aldez aurretik harremanetan jarriko dira abonatuekin hitzordua adostu eta instalazioa koordinatzeko.
Gailu berriek azken belaunaldiko teleirakurketa teknologia dute, neurketaren zehaztasuna hobetzea eta balizko gorabeherak azkarrago antzematea ahalbidetuko duena. Berritzeak gomendatutako bizitza erabilgarria agortu duten edo eguneratze teknikoa behar duten kontagailuei eragiten die.
Aldaketak ez du kostu gehigarririk izango erabiltzaileentzat eta lanak AQUATEC eta KLIDAT enpresetako behar bezala akreditatutako langileek egingo dituzte, haiek baitira jardueraren arduradunak.



