Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia (Astelehenetan)
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Uraren fakturek 2026rako onartutako tarifa egitura berria jasotzen dute

Bidasoa Beherea, 2025eko urtarrilaren 28a. Joan den urtarrilaren 1etik indarrean dago Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak 2026. urterako onartutako ur-zerbitzuaren tarifa egitura berria, kontsumoaren araberako fakturazio sisteman oinarritua. Otsailean herritarrek urtarrileko ur-kontsumoari dagozkion lehen fakturak jasoko dituzte, eredu berria aplikatuta.

Orain arte, kontsumitutako metro kubiko guztiak prezio berean fakturatzen ziren. Proposamen berriarekin, ordea, uraren kostua egindako kontsumoaren arabera aldatzen da: kontsumo eraginkorrentzat prezio baxuagoak ezartzen dira, eta kontsumo handientzat, berriz, prezioak progresiboki handiagoak dira. Horrela, fakturak etxebizitza bakoitzaren kontsumo ohiturak modu zehatzagoan islatzen ditu, eta uraren erabilerak duen eragina argiago identifikatzeko aukera ematen du.

Onartutako ereduak hiru kontsumo tarte ezartzen ditu, bai etxeko erabileretarako bai etxez kanpokoetarako: lehen tartea kontsumo eraginkorrei lotuta dago, bigarrena ohiko kontsumoei dagokie, eta hirugarrena kontsumo handientzat da. Sistema honek bereizketa egiten du uraren erabilera arduratsua egiten dutenen eta kontsumo handiagoak dituztenen artean.

Egindako azterketen arabera, Bidasoa Behereko etxebizitzen batez bestekoa hiru pertsonatik beherakoa da. Profil hori erreferentziatzat hartuta, eta pertsonako eta eguneko gutxi gorabehera 90 litroko kontsumo eraginkorra kontuan izanik, tarifa egitura berriaren eragina txikia da kontsumo arduratsuak dituzten etxebizitzentzat.

Etxez kanpoko abonatu nagusien kasuan ere, hileko batez besteko kontsumoa 20 metro kubikotik beherakoa denean, tarifa berriaren eragina moderatua da.

Horrez gain, ordenantza berriak tarifa espezifiko eta bereziak jasotzen ditu, hala nola familia ugarientzako tarifa, etxeko tarifa berezia —galdaretarako…— eta nekazaritza/abeltzaintzako tarifa.  Modalitate horiei etxeko erabileren pareko baldintzak aplikatzen zaizkie. Kategoria horiek gaur egun indarrean dagoen tarifa sozialari gehitzen zaizkio; tarifa soziala indarrean mantentzen da eta baldintzak betetzen dituzten pertsonei tarifa arruntarekiko %50eko murrizketa aplikatzen zaie. Tarifa berezi horien eskaera bai telematikoz, www.txinzer.eus webgunearen bidez, baita Bezeroen Arretarako Bulegoan bertaratuta egin daiteke.

Kontsumoaren araberako fakturazio sistema ezartzeak uraren erabilera arduratsua sustatuko duen eredu bidezkoago, orekatuago eta jasangarriago baterantz aurrera egiteko borondateari erantzuten dio. Era berean, zerbitzuaren bideragarritasun ekonomikoa bermatzen du, eta lurraldeko azpiegitura hidraulikoak berritu eta modernizatzeko beharrezkoa den inbertsio gaitasuna mantentzea ahalbidetzen du.

Edozein zalantza argitzeko, Mankomunitateak herritarren eskura jartzen ditu ohiko arreta kanalak, non tarifa egitura berriari eta fakturen irakurketari buruzko informazioa eskatu daitekeen.

 

Web orriaren oina
© 2026 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)