Hondarribia, 2025eko abenduak 15. Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak Errandoneako ur-depositu berria aurkeztu du gaur, Hondarribian edateko uraren hornidura bermatzeko ezinbesteko azpiegitura. Erabat berreraiki ondoren, dagoeneko martxan da eta hondarribitarren eskariei erantzuteko prest dago.
Hondarribiarentzat ezinbesteko depositua
Errandoneako depositua 1960ko hamarkadan eraiki zenetik, bere eginkizuna etxeetan ur nahikoa bermatzea izan da, bai eskari handiko uneetan eta baita sisteman gorabeherak daudenean ere. Denboraren poderioz, hasierako instalazioak zaharkituta geratu ziren; hori dela eta, Txingudiko Zerbitzuak-ek deposituaren berreraikuntza osoa egitea erabaki zuen, egitura zaharra hormigoi armatuzko azpiegitura berri batez ordezkatuz, 2017–2025eko Inbertsio Planaren barruan.
Mankomunitateko presidenteak, Cristina Labordak, nabarmendu duenez, “obra honi esker herritarrek ur nahikoa eta kalitatezkoa izango dute, kontsumoa handia den uneetan ere. Zuzenean ongizatean eragiten duen inbertsioa da”.
Hondarribiko alkateak, Igor Enparanek, gaineratu du “Errandonea gure hornidurarako funtsezko pieza da. Azpiegitura eguneratu bat izateak herritarren beharrei erantzuteko aukera ematen digu”.
Errandoneako depositu berriak, 4.500 m³-ko edukiera du, lehendik zegoen bolumena mantentzen du, baina horniduraren segurtasuna eta fidagarritasuna indartzen dituzten sistema berrituekin. Txingudiko Zerbitzuak-eko gerenteak, Leire Zubiturrek, azpimarratu du “berrikuntza honek lehen ez genuen marjina eman eta plangintza zehatzagoa egiteko aukera eskaintzen digu”.
Kontsumoa: gero eta erronka handiagoa
Hondarribian ur-kontsumoak aldaketa handiak izaten ditu egunean zehar eta urte osoan. Kontsumo minimoa eta maximoaaren artean 2,6 milioi litroko aldea egon daiteke. Horrek, zerbitzuari kalterik egin gabe, aldaketa horiek erregulatzeko gai diren azpiegiturak izatea eskatzen du.
Gauean eskaria gutxitu egiten da, eta goizeko lehen orduetan eguneko punturik handiena erregistratzen da; ondoren, bazkalorduan eta afalorduan beste igoera batzuk izaten dira. Zubiturrek azaldu duenez, “gure erronka herritarrek aldaketa horiek ez nabaritzea da; horretarako, erregulatzaile gisa jarduten duten deposituak behar ditugu, edateko uraren ekoizpena egonkor mantentzeko”.
Errandoneako depositu berriak aldaketa horiek xurgatzeko aukera ematen du, eta Elordiko EUTPak emari egonkorrekin lan egin dezan errazten du, tratatutako uraren kalitatea bermatzeko funtsezkoa dena. Enparanen hitzetan, “erregulazio-gaitasun hori izatea ezinbestekoa da une bakoitzean udalerriaren benetako beharrei aurrea hartzeko”.
Azpiegitura jasangarria
Deposituaren berreraikuntzak ingurumen arloko hobekuntza esanguratsuak ekarri ditu. Aurreko azpiegituran orduro 40.000 litro ur arte galtzen ziren, eta egoera hori zuzendu du depositu berriak, ur-ihesak sahiestuz eta sistema indartuz.
Horrez gain, obran depositu zaharra eraistean sortutako materiala berrerabili da; material hori tratatu eta instalazioaren barruan bertan erabili da oinarrieta betelanetan. Erabilitako hormigoiak agrega birziklatuekin fabrikatu dira, jardueraren ingurumen-inpaktua nabarmen murriztuz.
Estalkian jarritako eguzki-plakek ere energia aurrezten laguntzen dute, azpiegituraren kontsumo elektrikoa murrizteko aukera ematen baitute.
Apirilean, uraren presioa aprobetxatuz energia berriztagarria sortzen duten bi mikroturbina hidroelektriko instalatu zirela aurkeztu zen. Jarduera hori ur-biltegiaren berritze lanean kokatzen da, eta bat dator Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministerioak sustatutako Suspertze eta Eraldaketa Ekonomikorako Proiektu Estrategikoaren (ESEPE) jasangarritasun- eta energia-efizientziako helburuekin.
Cristina Labordak adierazi duenez, “jasangarritasuna eta zerbitzu publikoa uztartzea posible dela erakusten ari gara. Berrikuntza honekin kontsumo elektrikoa murrizten dugu eta baliabideen kudeaketa eraginkorrago baterantz aurrera egiten dugu”.
Bestalde, Leire Zubiturrek gaineratu du “Errandoneak egonkortasun handiagoz jarduteko aukera ematen digula, eta herritarrei eskaintzen diegun zerbitzua indartzen duela, bai eskari txikiagoa dagoen garaietan, eta baita eskari handiena duten uneetan ere”.
Eskualderako inbertsio estrategikoa
Obra, bi milioi eurotik gorako inbertsioarekin, 70eko hamarkadan eraikitako depositua berritzeko planaren eta kalitatezko zerbitzu publikoa bermatzeko programatutako hobekuntzen parte da. Errandonea martxan dela, aurrera egiten ari da Bidasoa Beherako uraren ziklo integraleko azpiegituren modernizazioan.
Enparanen iritziz, "inbertsio horren ondorioz, Hondarribia toki sendoan kokatzen da datozen urteetarako". Amaitzeko, Labordak adierazi duenez, "gure azpiegiturak modernizatzea eskualdeko horniduraren etorkizuna bermatzea da, eta Errandonea norabide horretan beste urrats bat da".