Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Txingudiko Zerbitzuak-ek Atalerrekako araztategira bisita gidatua antolatuko du, Saneamenduaren Munduko Eguna dela eta

Azaroaren 23an, Bidasoako herritarrek eskualdeko ur arazketa-sistemaren funtzionamendua gertutik ezagutzeko aukera izango dute.

Bidasoa Beherea, 2025eko azaroaren 10a. Saneamenduaren Mundu Eguna dela eta, Txingudiko Zerbitzuak-ek herritarrak gonbidatu nahi dituzte Atalerrekako Ur Hondakinen Araztegia ezagutzeko bisita gidatuan parte hartzera. Helburua herritarrei uraren saneamendu eta arazketa lanen inguruko ikuspegi hurbilagoa eskaintzea da, izan ere, osasun publikoa eta ingurumenaren babesa bermatzeko ezinbesteko zerbitzua da eta.

Jarduera doakoa da baina plazak mugatuak izango dira. Izen-emateak www.txinzer.eus webgunearen bidez egin daitezke.

Joan-etorria autobusez egingo da: Iruneko Gipuzkoa etorbidetik abiatuko da ibilbidea eta Irunen eta Hondarribian hainbat geldialdi egingo ditu. Bisitak euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dira.

 Bi txanda izango dira:

  • Lehen bisita (9:00 – 12:15): Hondartzako ponpaketa-estazioa eta Atalerrekako araztegia bisitatuko dira.
  • Bigarren bisita (11:15 – 13:45): zuzenean Atalerrekako araztegira egingo da bisita.

 Saneamenduaren Munduko Eguna

Azaroaren 19an Saneamenduaren Munduko Eguna ospatzen da, Komunaren Munduko Eguna bezala ere ezagutzen dena. Nazio Batuen aurtengo ekimenaren leloa "Saneamendua mundu aldakor batean" da. Mezua argia da: edozein testuingurutan, komun seguru baterako sarbidea oinarrizko beharra eta giza eskubidea izan beharko luke.

 Munduan, oraindik ere, 3.400 milioi pertsonak ez dute saneamendu-zerbitzu seguru eta egokirik, eta 354 milioik aire zabalean egiten dituzte beren beharrak. Gerrak, klima-aldaketa, hondamendi naturalak eta inbertsio-falta egoera hori larriagotzen ari dira, milioika pertsonaren osasuna arriskuan jarriz.

Txingudiko Zerbitzuak-entzat, data hau aukera bat da saneamendu sistema moderno eta iraunkor baten garrantzia aitortzeko, eta Bidasoaren osasuna eta natura ingurunea babesten laguntzen duen eguneroko lanari balioa emateko.

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)