Bidasoa Beherea, 2025eko urriaren 27a. Hondakin organikoen kudeaketa hobetzeko eta herritarrei kalitate handiagoko zerbitzua eskaintzeko helburuarekin, Txingudiko Zerbitzuak-ek Irun eta Hondarribiko materia organikoko edukiontzien itxiera-sistema guztiak berritu ditu, Gipuzkoako Foru Aldundiko Iraunkortasun Sailaren 50.000 euroko dirulaguntzari esker.
Irekitze-sistema berria erabilerrazagoa eta intuitiboagoa da. Funtzionamendu egokia bermatzeko, gomendatzen da urrats hauek jarraitzea:
- Txartela irakurlearengana hurbiltzea, argia berde piztu arte.
- Baimena berresten duen soinua entzun arte itxaron.
- Edukiontziaren tapa altxatu eta hondakinak bota.
Sistema berri honi esker, poltsa konpostagarrien banagailuak berritzea ere aurreikusten da, eta hiru makina berri jarriko dira.
Bestalde, Txingudiko Zerbitzuak-etik lanean ari dira edukiontziak telefono mugikor bidez irekitzeko sistema ezartzeko, herritarren erabilera are gehiago errazteko helburuarekin.



