
Jardueraren deskribapena
Zenbat litro ur kontsumitzen ditugu egun batean? Beharrezkoak al dira? Gakoa gure erabakiek dute, izan ere, erabaki bakoitzak emaitza ezberdina du.
Egunerokotasunean etxean dugun ur kontsumoaz jabetzeko tailerra da. Talde txikitan joku birtual batean murgilduko dira eta bertan urarekin lotuta dauden ekintza batzuk egin beharko dituzte. Ekintza horiek modu ezberdinetan burutzeko aukera izango dute eta aukeraketaren arabera amaierako emaitza ezberdina izango da. Ikasleek talde lanean erabaki beharko dute nola gainditu beharko duten eguna.
Tailerraren xarma eta berezitasuna errealitate birtualak du. 4ko taldetan 3 ikasle tablet batekin ibiliko dira 4.enak errealitate birtuala betaurreko batzuen bidez ikusiko duen bitartean. Jolasean aurrera egiteko komunikazioa beharrezkoa izango da eta baita hausnarketarako gaitasuna ere.
Modu erreal batean hain preziatua den baliabide urri horren erabileraren garrantziaz jabetuko dira, eta norberak duen arduraz.
Oharrak
- Zerbitzua doakoa da.
- Beti irakasle bat egon behar da gutxienez saioa egiten den bitartean.



