Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia (Astelehenetan)
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Irunen eta Hondarribian kale-garbiketa indartzeko desugertzaile berria

Bidasoa Beherea, 2025eko uztailaren 16a. Txingudiko Zerbitzuak-ek ur beroaren bitartez lan egiten duen garbiketa sakonerako makina berria jarri du martxan Irun eta Hondarribian. Gailu honek garbiketa tekniko espezifikoak egiteko aukera emango du zoladuretan eta oinezkoentzako guneetan, udalerri bakoitzak bere beharren arabera ezartzen dituen desugertze planaren barruan.

Kale-garbiketa zerbitzua indartzea

Makineria berria hiri zoladuran dagoen zikinkeria kentzeko erabiliko da. Presiopeko ura eta tenperatura kontrolatua erabiliz funtzionatzen du, eta horri esker gainazalak garbitu daitezke produktu kimikorik erabili gabe.

Ura gordetzeko bi depositu ditu: bata ur garbiarentzat (1.150 litro) eta bestea ur zikinarentzat (1.100 litro). 80 ºC-ko tenperaturaraino irits daiteke, eta, gainera, eskuzko jarduera egiteko aukera ere badu iristeko zailak diren eremuetara heltzeko,                                                                               % 35eko maldaraino lan egiteko gai da. Garbiketa prozesuan sortutako hondakinak biltzen dituen xurgapen-sistema ere badu.

Udalerri bakoitzeko planifikazioa

Udalerri bakoitzak bere kaleen ezaugarri eta beharren araberako desugertze plan espezifikoa du. Makina plan horietan aurreikusitakoaren arabera erabiliko da, halako garbiketa teknikoa behar duten eremuetan bakarrik jardunez.

 

Txingudiko Zerbitzuak-ek makina hau eskuratzeak Irun eta Hondarribian kudeatzen duten kale garbiketa zerbitzuaren etengabeko hobekuntzaren baitan kokatzen da.

 

Web orriaren oina
© 2026 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)