● Txingudiko Zerbitzuaken festetako garbiketa dispositibo bereziak 94 lanaldi gehigarri izango ditu, eta zerbitzuaren eguneko kostua % 15 handituko da.
● 30.000 edalontzi berrerabilgarri banatuko dira eta gaikako bilketa indartuko da 10 birziklatze-punturekin.
Irun, 2025eko ekainaren 9a. Irungo Udalak eta Txingudiko Zerbitzuakek indarrak batu dituzte San Pedro eta San Martzial jaietan hiri garbi, zaindu eta jasangarria bermatzeko. Horretarako, garbiketa- eta hondakinen bilketa-dispositiboa indartuko da, kaleak ahalik eta egoera onenean mantentzeko helburuarekin.
Dispositibo berezia ekainaren 8an hasi zen, eta ekainaren 22tik uztailaren 4ra indartuko egingo da. Egun horietan, zerbitzu arruntaren eguneroko kostua 12.991 eurokoa bada, zifra hori % 15 handituko da. Gainera, 94 lanaldi gehigarri egingo dira, batez ere jende pilaketa handiena izaten den egunetan, hala nola ekainaren 30ean. “Garbiketa dispositibo indartsua dugu, bitarteko nahikoak eta talde konprometitua. Baina benetako arrakasta herritarren erantzunean egongo da. Pertsona bakoitzak bere alea jartzen badu, jaietan distira egiten duen hiria izango dugu jaietan... eta baita ondoren ere,” nabarmendu du Valentin Gonzalezek, Txingudiko Zerbitzuetako hondakinen eta hiri-garbiketaren arduradunak.
Langile gehiago, bitarteko gehiago, konpromiso gehiago
Garbiketa-brigadak eguneko lehen ordutik antolatuko dira, ospakizun nagusiak biltzen dituzten eremuak ekortu eta garbitzeko; besteak beste, San Juan plaza eta haren ingurua, Kale Nagusia, Sargia parkea, Kolon eta inguruak, Zabaltza plaza, Ficoba, Euskal Jai frontoia, Istillaga edo Erromes. Lan horien aurretik, beira eta plastikozko ontziak eskuz bereiziko dira, errefusaren edukiontzian amaitzen duen hondakin kopurua murrizteko. Horrez gain, hainbat irla indartuko dira edukiontzi gehiagorekin, eta hondakinak husteko maiztasuna handituko da. Punturik kritikoenetan, hustuketa egunero egingo da.
“Jaiak gozatzeko unea dira, baina baita jasangarritasunarekiko konpromisoa hiri gisa dugun nortasunaren parte dela erakusteko aukera ere”, adierazi du Borja Olazabal Garapen Iraunkorreko zinegotziak. “Irungo Udalean, Txingudiko Zerbitzuekin elkarlanean ari gara, garbiketa eta ingurunearen zaintza gure jaien mailan egon daitezen. Ahalegin ekonomiko eta logistiko oso garrantzitsua egiten dugu, eta gustura egiten dugu, jai arduratsu eta jasangarrietan sinesten dugulako”, gaineratu du.
Birziklatzea, guztiontzat eskuragarri
Garbiketa-dispositiboaren zutabe nagusietako bat gaikako bilketa izango da. Horretarako, hirian zehar 10 birziklatze-puntu jarriko dira, modu argian seinaleztatuta:
● Urdanibia plazako sei txosnek edukiontzi organiko eta beirazko edukiontzi bana izango dute. Horrez gain, denentzat erabilgarri izango den puntu osagarri bat jarriko da kanpoaldean, kartoia, ontzi arinak eta beira bereizteko edukiontziekin. Bilketa-maiztasuna ere handituko da puntu horietan.
● FICOBAn hainbat puntu jarriko dira lau edukiontzirekin gaikako bilketa egiteko, eta beste edukiontzi orokor bat feriatzaileentzat.
● Erdigunean ere birziklatzeko hainbat puntu jarriko dira, gaikako bilketarako lau edukiontzirekin. Puntu horietako bakoitzak seinaleztapen espezifikoa eta agerikoa izango du.
"Jaietan birziklapena ahalik eta gehien erraztearen aldeko apustua egiten dugu. Izan ere, argi dugu jaietan espazio publikoak zaintzen dituen hiria bere burua errespetatzen duen hiria dela. Kontua ez da garbitzea soilik, gutxiago zikintzea baizik ", berretsi du Gonzalezek.
30.000 edalontzi berrerabilgarri, hondakinak murrizteko
Jai jasangarriagoak ziurtatzeko funtsezko beste elementuetako bat edalontzi berrerabilgarrien erabilera izango da. Txingudiko Zerbitzuakek 30.000 edalontzi (5.000 txozna bakoitzeko) banatuko ditu Urdanibia plazako sei txosnetan.
Sistema ohikoa izango da: euro baten truke eskuratu ahal izango dira, eta edalontzia itzultzean ordaindutako euroa bueltatuko da. Jaiak amaitzean, Txingudiko Zerbitzuak arduratuko da edalontzi guztiak biltzeaz, eta enpresa espezializatu batean garbituko dira, etorkizuneko jaietan berriz erabiltzeko.
Irungo Udalak eta Txingudiko Zerbitzuek mezu argia helarazi nahi izan diete herritarrei: “Jaiak hiri bizi, abegitsu eta garbi batean gozatu nahi ditugu. Eta horretarako, herritarren inplikazioa funtsezkoa da.”