Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia (Astelehenetan)
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Iparragirre Beheko ur biltegian izandako gorabehera batek Irungo hainbat auzotan ur-hornikuntzan aldaketak eragin ditu

Bidasoa Beherea, 2025eko maiatzaren 19a. Txingudiko Zerbitzuaketik jakinazten dute Iparragirre Beheko urtegian hornikuntza arroko hoditeria batean izandako haustura baten ondorioz, asteburuan eta gaur, astelehena, goizean zehar, ur-hornikuntzan aldaketa puntualak izan direla Irungo hainbat auzotan.

Eragin gehien izan duten auzoak honako hauek izan dira: San Migel, Pinar-Antzaran eta Anaka (non gaur auzo osoa kaltetu den), eta asteburuan zehar, Zubiaurre eta Pagogaina auzoetako bizilagun-komunitate jakin batzuk.

Lehen unetik aktibatu da Uren Osasun Planean jasotako protokoloa, hornidura lehenbailehen berrezartzeko eta uraren kalitatea bermatzeko helburuarekin. Gorabehera mota honen ondorioz, ohikoa izan daiteke uraren lainotasuna edo aire presentzia antzematea, aldi baterako etenek eragindako egoera arrunt gisa.

Prebentziozko eta aldi baterako neurri gisa, uhertasuna detektatuz gero, txorrotako ura zuzenean ez irenstea gomendatzen da. Normaltasunez erabil daiteke higienerako, garbiketarako eta etxeko beste erabilera batzuetarako, baina edateko, aldez aurretik lixiba bi tantarekin irakitea gomendatzen da.

Azpimarratzen da gomendio hori hartutako laginen emaitzak izan arte egingo dela, ezin delako bermatu uraren kalitatea ohiko bikaintasun estandarretara iristen dela, osasun protokoloak ezartzen duen bezala. Emaitza horiek 24 ordu inguruko epean egongo dira eskuragarri.

Txingudiko Zerbitzuak-ek barkamena eskatzen du sortutako eragozpenengatik eta herritarren ulermena eskertzen du. Edozein kontsulta edo informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jarri daiteke jendearentzako arreta zerbitzuaren doako telefonoaren bitartez; 900 119 384. 

 

Web orriaren oina
© 2026 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)