Txingudiko Zerbitzua, Unicef, Uraren Euskal Agentzia eta Real Union SAD Elkarteak elkarrekin Ficobako GHP-N eta “URA GUZTIONTZAT”lelopean
2009ko abenduaren 17tik 2010ko urtarrilaren 4ra arte FICOBAko Gabonetako Haur Parkeak (GHP) URAren inguruan sentsibilizatzeko eta jostatzeko espazio bat gordeko du: Txingudiko Zerbitzuak, UNICEF, Uraren Euskal Agentzia eta Irungo Real Union kirol elkarteak hartu zuten parte hartan. Gabonetan bisitari izan genituen mutil eta neskei hezteko eta ondo pasatzeko espazio bat eskaintzeaz gainera, “Ttanttak Nigerrentzat: ura eta haurren biziraupena” izenburuko programarentzat dirua biltzea zuen helburu ekimen honek, herrialde hartan biztanleen %46k baizik ez baitute edateko ura eskura.
Espazio honetan 4 alde bereizi ziren: arrantza, pintura tailerra, jolasak eta elkartasun txokoa. Arrantza eta pintura tailerra txikienak gogoan antolatu ziren (4-7 urte): hauek, itxuraz bederen, Nigerrentzako ura lortzen lagundu zuten, zenbat eta ur-ttantta gehiago atzeman eta zenbat eta marrazki ederragoak egin, orduan eta ur-ttantta gehiago bildu zituzten. Jolas eremuan euskal herri kiroletan oinarritutako 5 ariketa egin ziren: “Lasto altxaketa”, “Ingudea”, “Gurdia”, “Lokotx bilketa” eta “Txingak”, eta helburua bat eta bera, Nigerrentzat ahalik eta ur-ttantta gehienak bildu.
Helburu bera zituzten jolas guztiek: kontzientzia hartzea eta ondo pasatzea. Baina aurten urrutirago iritsi gara, eta dirua bildu nahi izan genuen Nigerren edateko uraren inguruan bizi diren arazoak gainditzen laguntzeko. Honenbestez, ekimen honi laguntzeko € bat ematen zutenei zenbaki bat ematen zitzaion Real Union futbol taldearen elastikoaren eguneroko zozketan parte hartu ahal izateko.
Gure gunetik 4.805 pertsona para ziren eta 1.024 € bildu ziren. Diru hau Real Union Clubeko presidenteak eman zion Charo Canalejori, UNICEF-Gipuzkoako presidenta, 2010eko urtarrilaren 8an Txingudiko Zerbitzuaken egoitzan ospatu zen prentsaurrekoan. Gainera Txingudiko Presidente eta Presidenteordeak beste 1.000 € eman zizkioten proiektu berberako.
Txingudiko zerbitzuak Behobia-Donostiaren laguntzale.
Urte honetatik aurrera, Behobia-Donostia oinezko lasterketaren historian agertuko da plastikozko ontzian botilaraturiko ura. Txingudiko Zerbitzuak eta CD Fortuna KE akordio batera iritsi dira plastikozko botilen ordez paperezko edalontzi biodegradagarria erabiltzeko, eta gero konposta lortzeko.
TXINGUDIKO ZERBITZUAK ETA CD. FORTUNA KE ELKARREKIN BEHOBIA-DONOSTIA IRAUNKORRAGOA IZAN DADIN
Inguru hauetan ezagutzen den lasterketa ospetsuenaren 45. edizio honetan, Txingudiko Zerbitzuak-ek eta CD Fortuna KEak benetan urrats handia egingo dute Behobia-Donostia ingurumenari begira iraunkorragoa izan dadin.
Aspaldiko urteetan bi erakunde horien artean ahalegin handia egin da lasterketa horren ibilbidean zehar ingurumen eragin negatiboa utz ez dezan, baina nolabait ere orain arte osatu gabe geratzen zen plastikozko ur botila ugari bota behar izaten zirelako zabortegira, jasotako hondakinaren kalitate txikia dela eta ezin zirelako birziklatu.
Urte honetatik aurrera, Behobia-Donostia oinezko lasterketaren historian agertuko da plastikozko ontzian botilaraturiko ura, oraingoa kalitate bikaineko ura izango da korrikalarientzako, Elordiko hondakin uren araztegitik etorria. Esan beharrik ez dago Eskualdean sortzen diren baliabideak kontsumitzea, eta zehatz esateko, Txingudiko edateko urari balioa ematea, abantaila handia direla ingurumenari begira.
Bestalde, plastikozko ontziaren ordez paperezko edalontzia erabiliko da. Korrikalariek erabili ondoren, Txingudiko Zerbitzuak-ek jaso eta Lapatxeko Konpostaje Planta berrira eramango dituzte han konpost bihurtzeko, lehen kalitateko konposta, lorezaintzan, paisaiagintzan eta baratze lanetan substratu gisa erabiltzeko. 0 hondakin, horixe da Txingudiko Zerbitzuek eta CD Fortuna KEak ekimen honekin lortu nahi dutena.
Lasterketaren antolakuntzatik, CD Fortuna KEak ahalegin bikoitza egin behar izan du korrikalariek jan-edanak hartzeko toki gehiago egokitzeko, paperezko edalontziak botilak baino iraupen txikiagoa baitu korrikalarien eskuetan. Horrenbestez, edizio honetan jan-edanak hartzeko bi toki egongo dira Txingudin: Colon Ibilbidean eta Katea Auzoan. Gainera, aurten parte hartzaileek irteeran ura izango dute horretarako jarriko diren iturri batzuetan.
Bestalde, korrikalarien osasunean ere eragin positiboa izango du paperezko edalontziak, plastikozko botilak zapaltzean batzuetan gertatzen ziren zauriak baztertuko baitira. Azkenik, Txingudiko Zerbitzuak-ekin akordio batera iritsi da lasterketaren irteeran, Behobian, ehunentzako edukiontziak jartzeko, korrika hasi aurretik eranzten duten arropa bertan utzi ahal izateko.
Antolatzaileek web orriaren eta posta elektronikoaren bidez eman diete korrikalariei paperezko edalontzien eta arropak uzteko edukiontziaren berri.
Ate irekiak eguna Uraren Munduko Egunaren harira (2009an)
Helburua
Uraren Munduko Eguna tarteko, martxoak 22, Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak ate irekiak eguna eskaini zien nahi zuten bidasoatar guztiei, uraren ziklo integralarekin estu lotuta dauden instalazioak hiritar orori erakusteko xedean. Egun hau apirilaren 6an gertatu zen, igandez, eta uraren hornikuntzarekin zerikusia duten instalazioak izan zituzten hiritarrek ikusgai: Hondartzako Ura Ponpatzeko Planta eta Atalerrekako Hondakin Urak Arazteko Planta.
Nondik norakoak
Instalazioetara hurbildu ziren 55 lagunen parte hartzea lortze aldera, Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak elkarteak albiste-iragarki bat eman zuen argitara tokiko irratian, eta beste iragarki bat tokiko prentsan, apirilak 6 baino bi aste lehenago. Bisitaldi honetan izan nahi zutenek izena eman behar zuten aldez aurretik, eta gisa honetan, bisitaldiaren egunean gidari izandako ingurumen hezitzaileek ondo asko zekiten bisitarien eskuragarri ipinitako doako autobusaren geltoki bakoitzean zenbat lagunek igo behar zuten.