Ate irekiak eguna Uraren Munduko Egunaren harira (2008an)
Helburua
Uraren Munduko Eguna tarteko, martxoak 22, Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak ate irekiak eguna eskaini zien nahi zuten bidasoatar guztiei, uraren ziklo integralarekin estu lotuta dauden instalazioak hiritar orori erakusteko xedean. Egun hau apirilaren 6an gertatu zen, igandez, eta uraren hornikuntzarekin zerikusia duten instalazioak izan zituzten hiritarrek ikusgai: Hondartzako Ura Ponpatzeko Planta eta Atalerrekako Hondakin Urak Arazteko Planta.
Nondik norakoak
Instalazioetara hurbildu ziren 52 lagunen parte hartzea lortze aldera, Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak elkarteak albiste-iragarki bat eman zuen argitara tokiko irratian, eta beste iragarki bat tokiko prentsan, apirilak 6 baino bi aste lehenago. Bisitaldi honetan izan nahi zutenek izena eman behar zuten aldez aurretik, eta gisa honetan, bisitaldiaren egunean gidari izandako ingurumen hezitzaileek ondo asko zekiten bisitarien eskuragarri ipinitako doako autobusaren geltoki bakoitzean zenbat lagunek igo behar zuten.