Dagokion espedientean jasota dauden azterlanak eta jarduketak egin ondoren, Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrak, 2024ko abenduaren 20an egindako bilkuran, hiri-hondakinen kudeaketa arautzen duen ordenantza berria hasieran onartzea eta erabaki hori jendaurrean jartzea erabaki zuen.
Hartutako erabakiak eta ondorio horietarako hasitako espedienteak jende aurreko informazio-tramitean jarriko dira, komunikabide ofizial honetan, Mankomunitatearen Ediktu-taulan Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak S.A.ren bulegoetan, www.txinzer.eus gunean eta Gipuzkoan hedatueneko bi egunkarietan argitaratuko diren iragarkien bidez, hori guztia honako arau hauek kontuan harturik:
- a) Agerian agertzen diren lekua: Irungo Olaberria auzoko 18 zk.an kokaturik dagoen Mankomunitatearen egoitzan.
- b) Espedienteak aztertzeko epea eta, hala balitz, erreklamazioak aurkeztekoa: 30 egun baliodun, iragarki hau Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontaturik. Epea martxoaren 18an amaituko da (egun hori barne). Egoitzako bulegoen ordutegia 08:30etik 14:00etara astelehenetik ostiralera.
- c) Erreklamazioak aurkezteko gaituak: Interesdunak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 4. artikuluan aurreikusitakoaren arabera.
- d) Aurkezpen lekua: Irungo Juncal kaleko 26.ean dagoen Mankomunitateko Sarrera Erregistro Nagusian (ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etik 14:00etara baina AURRETIKO HITZORDUA eskatu behar da 900119384 telefonora deituta edo txingudi@txinzer.eus helbidera idatzita). Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 16. artikuluan adierazitako lekuetan ere aurkeztu ahal izango dira, baita jarraian azaltzen den estekaren bidez:
- e) Erreklamazioa aurkezten zaion organoa: Mankomunitateko Batzarra.
Jendaurrean jartzeko epea amaituta, eta erreklamaziorik aurkeztu ez bada, Ordenantza aldatzeko erabakia, ordura arte behin-behinekoz hartutakoa, behin betiko hartu dela ulertuko da.