Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak historiako aurrekonturik handiena onartu du 2025erako, erronka berriei aurre egin eta zerbitzuen kalitatearen jarraipena bermatzeko

 

Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak inoizko aurrekonturik handiena onartu du (39.317.160 eurokoa), aho batez, 2025 ekitaldirako. Aurrekontu proposamenak PSE-EEren, EAJ-PNVren eta Abotsanitzen babesa izan du, aldeko 69 botorekin eta kontrako botorik gabe. Irungo EH Bildu eta Elkarrekin Podemos abstenitu dira. Aurreko urteetako aurrekontuekin alderatuta, igoera nabarmena izan da, eta ahalegin ekonomiko horren helburua argia da: Irun eta Hondarribiko herritarren bizi-kalitatea hobetzea, jasangarritasun, efizientzia eta digitalizazioaren erronka berriei aurre egitea, eta zerbitzuen kalitatearen jarraipena bermatzea.

 

Inbertsioen aldeko apustu sendoa 

Aurrekontuak 12.655.893 euroko inbertsio-partida jasotzen du, uraren ziklo integrala, hondakinen kudeaketa eta kale-garbiketa arloetan banatuta. Inbertsio horien helburua, azpiegiturak berritzea eta hobetze ez ezik, Txingudiko Zerbitzu Mankomunitatea teknologia aurreratuen eta neurri jasangarrien adopzioan erreferente bihurtzea ere bada.

 

Uraren ziklo integrala: modernizazioa eta digitalizazioa zerbitzu hobea eskaintzeko

Uraren ziklo integralari zuzendutako aurrekontua 18.265.600 eurokoa da, iazko aurrekontua baino %9 handiagoa. Gainera, 2025erako inbertsioak %12,5 haziko dira. Guztira, 8.655.893 euroko inbertsioak egitea aurreikusten da. Jarduketa nagusiak ondorengoak izango dira:

 

Azpiegituren berrikuntza: Errandoneako ur-biltegiaren berreraikuntza lanen jarraipena eta Hondarribirako banaketa-arteria nagusiaren berritzea. Halaber, edateko ur-sarearen hobekuntzak egingo dira Irunen (Eguzkitzalde eta Pikoketa auzoetan) eta Hondarribian (Santiago eta Arrantzale auzoetan).

Ekipamenduen berritzea: Uren kalitatea neurtzeko ekipamenduen erosketa eta kolektoreen berritzea, URAMUGA mugaz gaindiko proiektuaren baitan, POCTEFA-Interregek diruz lagunduta. Atalerrekako Araztegiko instalazioen hedapen eta hobekuntzarako proiektuaren idazketa ere aurreikusten da.

Energia-eraginkortasuna eta jasangarritasuna: Kostu energetikoak murrizteko eta energia garbien alde egiten jarraitzeko asmoz, araztegian plaka fotovoltaiko berriak instalatuko dira, eta ur-araztegi eta ponpaketa-estazioetako ekipamenduak eguneratuko dira. 

Txingudi Data Driven Bay (TD2B) digitalizazio-proiektua: Aurrekontuaren ardatz nagusietako bat da zerbitzuen digitalizazioa. 4.432.972 euroko inbertsioarekin, TD2B proiektuak honako jarduketak hartzen ditu barne, besteak beste:

 

  • Uraren Ziklo Integralaren Kontrol eta Ustiapen Zentro Adimentsua (Smart Water Center) sortzea.

 

  • Teleirakurketa kontagailuen parkea berritzea eta estolderia-sarea digitalizatzea
  • Abonatuen atari berritua: Fakturak eta kontsultak etxetik kudeatzeko izapide elektroniko berriak. Webgune eta intranet berrituak: Herritar guztiei informazio argia eta eskuragarria eskaintzeko diseinatuta. 

 

Hondakinen kudeaketa eta kale garbiketa: zerbitzu eraginkorrago baterako berrikuntza 

Hondakinen kudeaketarako 14.432.900 euroko aurrekontua bideratu da, eta inbertsioetarako 1.400.345 euro aurreikusi dira, Eusko Jaurlaritzak (217.350 euro), aurreko ekitaldietako soberakinek (568.858 euro) eta 2025ean sortutako baliabide propioek (614.137 euro) finantzatuta. 2025ean Irungo eta Hondarribiko kale garbiketarako aurrekontua 6.618.660 eurora iristen da: Irunentzat 5.226.940 euro eta Hondarribiarentzat 1.391.720 euro. Zerbitzuen kontratu berritua 2025eko otsailean sartuko da indarrean, jasangarritasun eta efizientzia arloan hobekuntza esanguratsuak dakartzala. Jarduera nagusien artean daude: 

 

Ibilgailu berriak erostea: Hondakinak jasotzeko eta aurre-bilketa egiteko kamioi berriak, karga atzekoa duten kamioiak, edukiontzi-garbigailuak eta erabilgarri txikiak. 

Eraginkortasun handiagoa: Teknologia berrien ezarpena, zerbitzuen jarraipen denbora errealean egiteko eta gorabeheren aurrean erantzun hobea emateko. çBirziklapenaren sustapena: Materia organikoko edukiontzien berritzea, poltsak banatzeko makina berrien instalazioa eta minipuntu garbien ezarpena. Familiak babestea eta konpromiso soziala Aurrekontuak uraren eta hondakinen erreziboen %50eko salbuespena mantentzen du, baldintzak betetzen dituzten familientzat. 

 

Era berean, Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak onarpena eman dio Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Ordenantza berriari, gaur egun bereiztearen eta birziklatzearen arloan dauden beharretara eta eskakizunetara egokitzeko. Ordenantza berriak ondorengo helburuak ditu: 

  • 7/2022 Legeak hondakinak biltzeko eta kudeatzeko ezartzen dituen betebehar berriak betetzen direla ziurtatzea.
  • Herritar guztiek gaur egun dituzten legezko betebeharrak zehaztea.
  • Gaur egun bereizita biltzen diren hiri-hondakin solidoen frakzio guztien definizioa eta erregulazioa egokitzea.
  • Garbiguneen eta garbigune txikien erabilera-araubidea jasotzea eta arautzea.
  • Hondakinak biltzeko eta kudeatzeko betebeharrak ez-betetzeak modu eraginkorrean zuzentzea ahalbidetuko duen zehapen-araubide bat ezartzea.

Txingudiko Zerbitzuen Mankomunitateak herritarren ongizatea, jasangarritasuna eta eraginkortasuna lehenesten dituen aurrekontua onartu du, bizilagunekiko konpromisoa berretsiz. Ahalegin ekonomiko hau Bidasoa eskualdearen etorkizunean egindako inbertsioa da, kalitatezko zerbitzuak eta ingurune garbi eta modernoagoa bermatzeko.


 

 

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)