Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Txingudiko Zerbitzuak-ek hondakin organikoen edukiontziak berrituko ditu Irunen eta Hondarribian, zerbitzuaren kalitatea mantentzen jarraitzeko

Bidasoa Beherea, 2024ko abenduaren 11. Hondakin organikoen kudeaketa hobetzeko eta herritarrei kalitate handiagoko zerbitzua eskaintzeko, Txingudiko Zerbitzuak-ek Irun eta Hondarribiko hondakin organikoen edukiontzi guztiak berrituko ditu, Eusko Jaurlaritzak eta Europar Batasunak Berreskurapen, Eraldaketa eta Erresilientzia Planaren baitan emandako 217.350 euroko dirulaguntzari esker. Pasa den astetik, modu mailakatuan hasi dira ordezten bi herrietan dauden 325 edukiontziak.


Edukiontzi berriek gainerako frakzioekin bat datorren estetika jarraitzen dute; egungoak baino baxuagoak dira eta zarata gutxiago egiten dute erabiltzerakoan. Gainera, material ez-metalikoekin eginda daudenez, korrosioarekiko erresistenteak dira eta horrek haien erabilera-bizitza luzatzeaz gain,  mantentze-kostuak nabarmen murriztuko ditu. Era berean, sarraila-sistema eguneratzeari esker, erabilerari buruzko informazioa zehaztasun handiagoz eta maizago jasotzeko aukera izango da: “Sistema berriaren abantaila nagusietako bat da informazioa ia denbora errealean izango dugula eskuragarri, 24 orduz behin eguneratzen baita”, azpimarratu du Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuetako gerenteak. “Berrikuntza honekin, edukiontziak modernizatzeaz gain, jasangarritasunarekin dugun konpromisoa indartu nahi dugu. Edukiontzi berriek baliabideak optimizatzeko eta, aldi berean, erabiltzaileen esperientzia hobetzeko aukera emango digute”, nabarmendu du Zubiturrek.

Irungo alkate Cristina Labordak berrikuntza honen garrantzia azpimarratu nahi izan du du: “Alkatea auzoetan” programan, herritarrek edukiontziak eguneratzeko beharra adierazi ziguten. Gaur, eskaera horri erantzuna ematen ari gatzaizkio, hondakinen kudeaketa eraginkorrago batera hurbiltzen gaituen ekintzarekin. Ziur nago edukiontzi berriek eragin positiboa izango dutela irundarren egunerokoan”. Bestalde, Hondarribiko alkate Igor Enparanek nabarmendu duenez, “proiektu honek ingurumenaren zaintzarekiko eta gure herritarren ongizatearekiko dugun konpromisoa islatzen du. Edukiontziak modernizatzea ez da soilik hobekuntza estetikoa edo funtzionala; jasangarritasun-eredu baterantz aurrera egitea da, eta guztiok gara parte horretan. Ez dugu ahaztu behar ardura partekatua dela, eta elkarrekin aldaketa handiak lor ditzakegula”.

Gorabeherarik gabeko aldaketa, herritarrentzat
Zubiturrek azaldu duenez, "helburua aldaketa hau herritarrentzat ahalik eta errazena izatea da". Horregatik, edukiontziak berrituko diren arren, irekiera mekanismoak orain erabiltzen den txartel berarekin funtzionatuko du, inolako eragozpenik sortu gabe. Sistema intuitiboa eta erraza da; hala ere, behar bezala funtzionatzeko, urrats hauek jarraitzea gomendatzen da:

  1. Hurbildu txartela irakurgailura, argi berde piztu arte.
  2. Itxaron baimena baieztatzen duen soinua entzun arte.
  3. Altxa tapa eta bota hondakinak edukiontzira.

Sistema berriak poltsa konpostagarriak saltzeko makinak berritzeko aukera ere emango du, eta 2025. urtean zehar hiru banagailu gehiago jartzea aurreikusten da, "herritarrentzat are errazagoa izan dadin poltsa konpostagarriak eskuratzea eta hondakinen kudeaketa egokia egitea”, azaldu du Zubiturrek. Gainera, Txingudiko Zerbitzuak lanean ari da edukiontziak telefono mugikorraren bidez ireki ahal izateko sistema bat ezartzeko, herritarrentzako erosoagoa izan dadin.

“Edukiontziak berritzea etorkizunaren eta jasangarritasunaren aldeko apustua da, baina arrakasta herritar guztion inplikazioaren baitan ere badago. Txingudiko Zerbitzuetatik dei egin nahi diegu herritarrei hondakin organikoak behar bezala bereizten jarraitu dezaten eta hiriak garbi eta txukun mantentzeko eskaintzen ditugun baliabideak erabil ditzaten”, gogorarazi du Zubiturrek.
 
 

 

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)