Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Txingudiko Zerbitzuakek 2024-2025 ikasturteko hezkuntza eskaintza aurkeztu du, ingurumen hezkuntza sustatzen jarraitzeko

 - Iaz 4.868 ikaslek hartu zuten parte eskainitako tailerretan, aurreko urtean baino % 43,3 gehiagok.

- Tailerretan izena eman nahi duten ikastetxeek txinzer.eus webgunearen bidez eman dezakete izena.

Bidasoa Beherea, 2024ko azaroaren 26a. Txingudiko Zerbitzuak-ek 2024-2025 ikasturterako ingurumen-hezkuntza eskaintza aurkeztu du Irungo Pio Baroja Institutuan. Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuetako gerenteak, Cristina Laborda Mankomunitateko lehendakariak eta Igor Enparan lehendakariordeak azken berrikuntzak azaldu dituzte ikastetxeko irakasle eta ikasleekin batera.

Txingudiko Zerbitzuek eskaintzen dituzten hezkuntza-tailerren funtsezko ardatza Nazio Batuek sustatutako Garapen Jasangarriko Helburuak dira. Horren helburua da Bidasoa Behereko eskualdean jasangarritasuna sustatzea eta baliabide naturalen kudeaketa arduratsuak duen garrantziaz ikasleak kontzientziatzea. Horrela, jarduera horiek bat datoz 2030 Agendarekin, eta Bidasoa Behereak jasangarritasunarekin eta ingurumen-hezkuntzarekin duen konpromisoari laguntzen diote. "Gazteak etorkizun jasangarriago baten eraikuntzan duten zereginaz jabetzea nahi dugu. Hezkuntza eskaintza hau teoriaren eta praktikaren arteko zubia da ", adierazi du Leire Zubiturrek.

 2024-2025 ikasturteko eskaintzaren berrikuntza nagusia marrazki-lehiaketa da. Tailerren ardatz izango den pertsonaia bat diseinatzea da asmoa. Ekimen honen helburua ikasleak sormen-prozesuan inplikatzea da, beren ideiak eman eta hezkuntza-eskaintzaren protagonista izan daitezen. Parte-hartzaileek koloretan aurkeztu beharko dituzte beren proposamenak, Txingudiko Zerbitzuen balioei eta helburuei lotuta. Proposamenak aurkezteko epea abenduaren 20an amaituko da.

Beste berrikuntzetako bat "Escape Hall digitala" da, DBHko eta Batxilergoko ikasleei zuzendua. Formatu berri honek Escape Hall tradizionala ingurune digitalera egokitzen du. Tabletak erabiltzen dira ikasleek taldeka lan egin dezaten eta GJHekin lotutako erronkei aurre egin diezaieten. Bertsio fisikoa ez bezala, hau ikastetxean bertan egiten da eta Txinzerreko hezitzaile baten laguntzarekin.

Jolasa inguratzen duen narratiba argia eta erakargarria da: Ikasleek, talde txikitan antolatuta, gai nagusiekin lotutako erronkak dituzten lau pantaila ebatzi beharko dituzte, teknologiaren erabilera, pentsamendu kritikoa eta talde-lana integratuz. Pio Baroja Institutuko Beñat Solaberrieta  irakasleak nabarmendu duenez, "Escape Hall digitala bezalako ekimenetan parte hartzeak ikasleen interesa pizteaz gain, talde-lanean eta pentsamendu kritikoan dituzten trebetasunak hobetzen ditu, teknologia jasangarritasun-balioekin lotuz".

Aurreko urteetan bezala, urari, hondakinen kudeaketari, hiri-garbiketari eta energiari buruzko ohiko tailerrak eskaintzen jarraituko dira. Baita Zisare urteko konpostaje programa eta Elordi eta Atalerrekako instalazioetara bisitak ere, uraren ziklo integrala ulertzeko.

Azken urteotan, parte-hartzeak gorakada nabarmena izan du. "Azken ikasturtean, 4.868 ikaslek hartu zuten parte tailerretan, aurreko urtean baino % 43,3 gehiagok. Kopuru hori hazten jarraitzea da gure nahia, eskualdeko zentro guztietara iristeko eta etorkizuneko belaunaldiei mundu jasangarriago baterako beharrezko prestakuntza emateko ", nabarmendu du Zubiturrek.

"Funtsezkoa da gazteek txikitatik ikastea gure ingurunea zaintzearen eta baliabideak modu arduratsuan kudeatzearen garrantzia", adierazi du Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateko presidente Cristina Labordak, eta Mankomunitateak ingurumen-hezkuntzarekin duen konpromisoa azpimarratu nahi izan du: "Hezkuntza ez da ikasgelen ardura soilik; guztion ahalegina izan behar du. Tailer hauei esker, ikasleek modu interaktiboan ikas dezakete eta hobeto uler dezakete eguneroko ekintzek ingurumena babesteko duten garrantzia. Hezkuntza- eta gizarte-eragile guztien eskutik lanean jarraituko dugu ingurumenarekin konprometitutako eskualdea sendotzeko. Etorkizuna gaur egungo gazteak dira, eta funtsezkoa da gure ingurunea babesteko behar duten ezagutza eta kontzientzia eskuratzea. Ingurumen-hezkuntza da gizarte arduratsuago eta kontzienteago bat eraikitzeko oinarria ".

Igor Enparanek, bere aldetik, tailer hauen garrantzia azpimarratu du: "Benetako aldaketa elkarrekin lan eginez lortzen da. Cristina Labordak azpimarratu duen bezala, eskolekin, familiekin eta gainontzeko eragileekin elkarlanean jarraituko dugu etorkizun jasangarriago baten alde. Gazteen ingurumen-hezkuntzan inbertitzea etorkizun oparoagoa eta berdeagoa bermatzea da ".

Azkenik, Zubiturrek Bidasoa eskualdeko ikastetxe guztien parte-hartze aktiborako deia egin du, haur bakoitza kontzientziatzearen garrantzia azpimarratuz. Tailerretan izena emateko epea beti zabalik dagoen arren, Zubiturrek nabarmendu du lehenbailehen erregistratzea komeni dela, modalitateen zein data ezberdinen aniztasuna baliatzeko. Tailerretan izena eman nahi duten ikastetxeek txinzer.eus webgunearen bidez egin dezakete.

 

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)