Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Jendaurreko Arreta Bulego berria: gertuko eta kalitatezko zerbitzua eskaintzeko espazio berritua

Irun, 2024ko urriaren 28a – Txingudiko Zerbitzuaken Jendaurreko Arretarako Bulegoak (JAB) ateak zabaldu ditu berriro, erabat berritu eta herritarrentzako funtsezko harremanetarako gune gisa birdefinitu ondoren. Espazio berri honek abonatuen arreta eta esperientzia hobetzeaz gain, jasangarritasun eta efizientzia energetikoaren ikuspegitik ere diseinatu da, zerbitzu publiko moderno eta arduratsuaren eredu bihurtuz.

Bulegoaren berrantolaketak kalitate goreneko arreta eskaintzea du helburu, hurbiltasunean, harreman pertsonalizatuan eta komunikazio argi eta gardenean oinarrituta. Leire Zubitur, Txingudiko Zerbitzuaken gerenteak, berrikuntza honen garrantzia nabarmendu du: “Arreta bulegoa espazio irisgarriago eta atseginagoa bihurtu dugu. Txinzerren oinarrizko balioak islatuko zituen gune bat sortu nahi genuen: gertutasuna, konfiantza eta gardentasuna. Orain, bisitatzen gaituen pertsona bakoitzak ingurune goxoa aurkituko du,  bere zalantzak modu eraginkorrean argitzeaz gain, eroso eta seguru senti dadin prozesu osoan zehar.  Helburua ez da soilik kalitatezko zerbitzu bat eskaintzea, baizik eta konfiantza, irisgarritasuna eta gardentasuna nagusi izango diren espazio bat sortzea. Gure xedea da bisitatzen gaituen herritar bakoitza ongietorria sentitzea eta ahalik eta hobekien artatua izatea”.

Zubiturek jasangarritasunarekiko konpromisoa ere azpimarratu du: “Bulegoak zerbitzuaren kalitatea hobetzeaz gain, ingurumena errespetatzeko ere pentsatuta dago. Argi naturalaren erabilera maximizatzen duten eta klimatizazioa optimizatzen duten neurriak txertatu ditugu, eta horrek erabiltzaileen esperientzia hobetzeaz gain, energia-kontsumoa ere murriztuko du".

 

Irisgarritasunaren alorrean egindako hobekuntzen aipagarrienetako bat sarrerako eskailera kentzea izan da. Horren ordez, arrapala txiki bat jarri da, erabiltzaile guztiei sarbidea errazteko. Gainera, bulegoan pantaila bikoitzeko sistema instalatu da, dokumentazioa sinatu aurretik abonatuak berrikusi ahal izan dezan, izapideetan gardentasun handiagoa bermatuz. Segurtasunari dagokionez ere babes-neurriak hartu dira. Hala nola, larrialdietarako botoi bat instalatu da, langileen eta erabiltzaileen segurtasuna indartzeko.

Cristina Laborda Irungo alkateak ere aldaketa honek herritarrentzat honek duen balioan egin du azpimarra: “JAB berria gure zerbitzu publikoak modernizatzeko bidean egin dugun pauso argia da, irisgarriagoak eta hurbilagoak izateko. Espazio berritu honek ez die soilik gaur egungo beharrei erantzuten, baizik eta kalitate gorena eta arreta pertsonalizatua eskaintzeko dugun konpromisoa islatzen du. Irungo herritar bakoitza bere kudeaketetan lagunduta senti dadila nahi dugu, eta informazioa modu argi eta garden batean jasotzeko leku bat aurki dezala hemen”.

Egokitze-fasean, zerbitzuaren antolaketa hobetzeko, hitzordua duten pertsonei soilik eskainiko zaie arreta. Neurri hau behin-behinekoa izango da eta egokitze-fasean zerbitzua optimizatzea du helburu. Interesdunek hitzordua eskatu dezakete 900 119 384 telefonora deituta edo txingudi@txinzer.eus helbidera idatzita. Bulegoaren arreta-ordutegia astelehenetik ostiralera izango da, 8:30etik 14:00etara.

Eraberritze-proiektuak 253.062 euroko aurrekontua izan du, eta Gestión y Mantenimiento Integral de Servicios enpresak burutu du. Diseinua Arkitalde enpresak egin du, 15.000 euroko kostuarekin.

 

 

 

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)