- Guztira, 195 tona hondakin bildu da irailaren 7tik 12ra.
- Banatutako 20.208 edalontzi berrerabilgarrietatik 13.547 berreskuratu dira guztira.
Hondarribia, 2024ko irailaren 16a. Txingudiko Zerbitzueak-ek Hondarribiko Guadalupeko Ama Birjinaren jaietako garbiketa-dispositibo bereziaren balantze positiboa egin du. Ospakizunen sei egunetan zehar zerbitzuen kudeaketa arrakastaz egin da, aurreikusitako helburuak betez eta gorabehera garrantzitsurik izan gabe. Guztira, irailaren 7tik 12ra 195 tona hondakin bildu dira: Garbiketa-operatiboari dagokionez, festetan ohiz kanpoko 145.000 litro ur eta 110 litro xaboi desinfektatzaile erabili da jende gehien biltzen den lekuetan garbiketa bermatzeko. Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuetako gerenteak azpimarratu duenez, jende asko biltzen den guneetan hondakinak bereizteko erronka izan arren, Gazte Eguneko eta Bentako herri bazkarietan hondakinen kudeaketa hobetu egin da: "Hondakinen bereizketa ongi egin da Gazte Eguneko herri bazkarian eta Bentako bazkarian". “Asko pozten gaitu herritarren aldetik erantzun positiboa jasotzeak, eta Txingudiko Zerbitzueak-ek eskaintzen dituen baliabideak eraginkorrak direla baieztatzeko aukera izan dugu”. Halaber, txosnek kartoizko edukiontziak behar bezala erabili dituztela azpimarratu du, hauen konpromisoa nabarmenduz: “Txosnek lan handia egin dute kartoizko edukiontziekin, eta horrek asko erraztu du hondakin horiek kudeatzea”. Ontzi arinen edukiontzien kasuan, ordea, bereizketa ez da nahikoa izan. “Oraindik hobetzeko tarte handia dugu, eta guztion artean, urtez urte aurrera egiten jarraitzea espero dugu”. Txingudiko Zerbitzuak-eko gerenteak, bestalde, Txinzerren ahalegin etengabea nabarmendu nahi izan du. Izan ere, %67an handitu dira baliabide ekonomikoak festetan zehar Hondarribiko kaleak egoera onean mantentzeko. “Hondarribiko kaleak egunero garbi esna daitezen lan egiten dugu, baina guztion ardura da gure hiria garbi egotea”. Txosnagunea Aurten 20.208 edalontzi banatu ziren Bentako 6 txosnetan, eta horietatik 13.547 berreskuratu dira. "Horrelako ekimenak funtsezkoak dira ingurumenarekiko eragin kaltegarria murrizteko, baina herritarrak kontzientziatzen jarraitu behar dugu, banatutako edalontzien ia % 100 berreskuratu dezagun etorkizun hurbilean", gaineratu du Zubiturrek. Txingudiko Zerbitzuak-ek eskerrak eman nahi dizkie langile guztiei egindako ahalegin eta lan onagatik: “Beraiei esker, jaiak baldintza ezinobean gozatu ahal izan ditugu ".