Bisita gidatuen hezkuntza-ingurumen zerbitzua Atalarrekako hondakin urak arazteko plantan.
Helburua
2004ko otsailean Txingudiko Zerbitzu Mankomunitateak ireki zituen zabaldu berri zen Atalerrekako Hondakin Urak Arazteko Plantaren (HUAP) ateak, hari esker, Irun eta Hondarribiko udalerrietako hondakin urak tratatu egiten dira isuri aurretik, itsasertzeko urak kutsa ez daitezen.
Ekimen honen helburua izan zen instalazio enblematiko horren ateak nahi zuten guztiei zabaltzea, Garapen Iraunkorraren ikuspegitik begiratuta duen garrantzia bere neurrian baloratu ahal izateko. Une hartatik aurrera izaera iraunkorrez ezarria geratu zen bisita gidatuen zerbitzua.
Nondik norakoak
Otsailetik ekainera hiru bisita mota antolatu ziren ikasle taldeekin, talde antolatuekin eta, oro har, nahi zuen jendearekin. Bisitaldiek 90 minutu iraun zuten eta hezitzaile espezializatuek gidatu zituzten (bat 20 parte hartzaileko). Bisitaldiak egiten emaniko bost hilabete hauetan 2.029 lagun joan ziren Atalerrekako HUAP ezagutzera: 1.115 ikasle taldeetan, 225 talde antolatuetan auzo elkarteak, esate baterako, eta 689 lagun joan ziren guztira larunbatetan eta igandeetan nahi zuen guztiarentzako antolatu ziren 18 bisitaldietan.
En las visitas se visionó el vídeo “El agua es vida”, sobre el ciclo integral del agua en la comarca del bajo Bidasoa, y se realizó un itinerario por la planta depuradora con un guia especialista. Finalmente se hizo entrega de un cuadernillo informativo sobre el ciclo integral del agua en la comarca.