Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Txingudiko Zerbitzuak, prest Guadalupeko Ama Birjinaren jaiei hasiera emateko

 

Jaietan, inbertsio ekonomikoa % 67 handituko da. Dispositibo teknikoa zein pertsonala indartuko dira, 85 lanaldi gehiagorekin.

Guztira 18.000 edalontzi berrerabilgarri banatuko dira Bentako sei txosnetan.

 

Hondarribia, 2024ko irailaren 4a. Guadalupeko Ama Birjinaren jaiak hastear daude, eta Txingudiko Zerbitzuakek, Hondarribiko Udalarekin elkarlanean, prest du hiri-garbiketarako eta hondakinak biltzeko zerbitzu berezia. Irailaren 1etik irailaren 12ra bitartean, giza baliabideak eta baliabide teknikoak nabarmen indartuko dituen dispositibo berezia izango da martxan. 

Egun hauetan guztietan langileen errefortzua ezarriko da, 85 lanaldi gehigarrirekin, Hondarribiko kaleak garbi eta txukun mantentzen direla ziurtatzeko. Leire Zubitur gerenteak azaldu duenez, inbertsio ekonomiko gehigarria 15.396 €-koa izango da, hau da, ohiko zerbitzuaren kostua baino % 67 gehiago. Ohikoa denez, arreta berezia eskainiko zaie gune estrategikoei. “Garbiketa-brigadak eguneko lehen orduetatik jende gehien biltzen den eremuak garbitzeko antolatuko dira. Gainera, behar duten irlatxoen hustuketa maiztasuna handituko da”, nabarmendu du Valentín Gonzalezek, hondakin eta kale-garbiketa arduradunak. 

Zubiturren iritziz, herritarren laguntza ezinbestekoa izano da jaietan kaleak garbi mantentzeko: “Gakoa hondakinen sorrera ahalik eta gehien murriztea da. Herritarrei dei egin nahi diet errespetuz jokatzeko, birziklatzeko eta gaikako bilketa-guneak erabil ditzaten eskatzeko. Keinu bakoitzak balio du. Gutako bakoitza hondakinak murrizten saiatzen bada eta behar bezala birziklatzen badu, jai garbiagoak eta jasangarriagoak izango ditugu. Gure hiriarekiko errespetua funtsezkoa da ingurumenarekin harmonian dauden jaiez gozatzeko”.

 

Birziklatze-guneak

Hondakinen kudeaketari dagokionez, birziklatzeko 14 gune berezi jarriko dira jende gehien pilatzen den guneetan, gaikako bilketarako seinale argiekin:

 

2 Butron pasealekuan

4 San Pedro kalean

2 Arma Plazan

1 Kasino Zaharrean

2 azoka-esparruan

1 zezen-plazan

2 Jostaldin

Gainera, txosna bakoitzak 120Lko hiru edukiontzi izango ditu hondakin organiko, ontzi-arin eta beirarako. Era berean ,kanpoaldean, txosna guztiek erabiltzeko moduko beirarako hiru iglu eta kartoizko ontzietarako edukiontzi handiak jarri dira. Materia organikoa egunero bilduko da.

 

Edalontzi berrerabilgarriak: jasangarritasunaren aldeko apustua

Erabilera bakarreko edalontzien erabilera murrizteko eta ahalik eta hondakin gutxien sortzeko, Txingudiko Zerbitzuek 18.000 edalontzi berrerabilgarri banatuko dituzte Bentako sei txosnatan, 3.000 bakoitzeko. Sistema ohikoa izango da: edalontziak euro batean egongo dira eskuragarri txosnetan, eta nahi beste aldiz erabili ahal izango dira. Ondoren, edalontzia txosnan entregatzean, euroa itzuliko da. Jaiak amaitutakoan, Txingudiko Zerbitzuak, itzultzen diren edalontzi guztiak biltzeaz arduratuko da, eta enpresa espezializatu batean garbituko dira, ondoren erabiltzeko.

Txingudiko Zerbitzuek eta Hondarribiko Udalak gogorarazi nahi dute neurri horien arrakasta, hein handi batean, herritarren lankidetzaren mende dagoela. “Goza ditzagun jaiak ingurumenarekiko benetako konpromisoa erakutsiz. Egin dezagun gure kaleekiko errespetuaz ospakizunaren funtsezko zati bat. Jar ezazu zure aletxoa eta lagundu jaiak ingurumenarekiko errespetuzkoak izan daitezen!”, gogoratu du Ortzi Alonso Kultura zinegotziak.

 

 

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)