Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Marrazki lehiaketa

LH 4 - LH 5 - LH 6
DBH 1 - DBH 2 - DBH 3 - DBH 4
Batxilergoa
Urte honetarako bakarrik
Epea:
2024ko abenduak 20
Euskara - Gaztelania

Lehiaketaren deskribapena

Urtero, eskaintzan agertzen diren hainbat tailer burutzen dira Irun eta Hondarribiko ikastetxe ezberdinetan, ehundik gora! Tailer ezberdinak baldin badira ere helburu batek lotzen ditu, gizakiaren ekintzek ingurumenean duten eraginaren kontzientzia piztea eta irtenbideak bilatzea.

Horren harira, hezkuntzako maila guztiek lotura bat izan dezaten pertsonaia bat sortzea erabaki da, tailerren aurkezpenetako protagonista eta gidari izango dena.

Pertsonaia hori Txingudin guk sortu beharrean proposamen batekin gatozkizue: zuen ikastetxeetako ikasleek sortzea. Lehiaketa bat egingo da, zeinak epe bat eta baldintza batzuk izango dituen, hala nola, Txingudiko Zerbitzuekin lotura izatea eta koloretan aurkeztea, besteak beste. Guk tailerretan erabili ahal izateko emaitzak marrazki diseinu bat izan behar du.

Aukera paregabea izango da zuen ikastetxeetako artistak ezagutzeko!

Zer egin behar da?

Lehiaketara aurkezten denak bere gaitasun artistikoak erakutsi beharko ditu eta pertsonaia bat sortu. Emaitza pertsonaia horren marrazki bat izango da. Epea amaitzean sortutako irudi guztietatik bat aukeratuko da.

Zertarako?

Pertsonaia hori Txingudiko Zerbitzuek eskaintzen dituzten Ingurumen Hezkuntzako tailerretako protagonista izango da. Hau da, gure aurkezpenetan txertatuko dugu animazio ezberdinak emanez, beti zuek sortutako oinarria mantenduz.

Baldintzak

  • Txingudiko zerbitzuekin eta haiek egiten duten lanarekin lotura izan behar du, ur garbia eta saneamendua, hondakinen kudeaketa, energia berriztagarriak, kontsumo arduratsua...
  • Koloretan entregatu behar da.
  • Pertsonaiak ezin du ez generorik ez gizaki itxurarik izan.
  • Errespetuzkoa izango da.
  • Printzipioz ikasle bakoitzak diseinu bakarra egingo du, beti ere, parte hartzen duten ikasle kopuruaren arabera.

Epea

Diseinua e-mail bidez bidaltzeko azken eguna 2024ko abenduaren 20a izango da. Fisikoki entregatu nahi bada abenduaren 19 goizean irakasle gelan utzi eta bila pasatzeko abisua pasa dezatela eskatu.

Oharrak

  • Interesa izan eta informazio gehiago nahi izan ezkero partehartu@txinzer.eus helbidera idatzi.
  • Izena ematea beharrezkoa izango da.

 

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)