Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Txingudiko Zerbitzuek kontsulta publikoa hasi dute Hiri Hondakin Solidoak Kudeatzeko Ordenantza eguneratzeko

 Irun, 2024ko abuztuaren 23a. Txingudiko Zerbitzuakek kontsulta publikorako epea hasi du, Bidasoa Behereko eskualdeko eragileek eta herritarrek, oro har, iradokizunak eta kezkak adieraz ditzaten Irun eta Hondarribiko udalerrietan hiri-hondakin solidoen kudeaketari dagokionez.

 

Ekimen horrek izapidetzeari hasiera emango lioke, 2001etik indarrean dagoen Hiri Hondakin Solidoen Kudeaketari buruzko Ordenantza eguneratzeko eta gaur egun bereiztearen eta birziklatzearen arloan dauden beharretara eta eskakizunetara egokitzeko. Indarrean dagoen Kudeaketa Ordenantza -eguneratu gabe dagoena- eskuragarri dago Txingudiko Zerbitzuen web orrian (www.txinzer.eus), Hondakinak ataleko Legedia azpiatalean.

 

Azken ordenantza onartu zenetik 20 urte baino gehiago igaro dira.  Urte hauetan guztietan hondakinen bilketak bilakaera handia izan du, eta hobekuntza handiak egin dira bereiztearen eta birziklatzearen arloan. Egungo araudian, ordea, ez dira islatzen. Ordenantza berriak hondakinen kudeaketa egokiari dagokionez herritarrek dituzten betebeharrak zehaztuko ditu, bai eta araudiak betetzen ez diren kasuetarako zehapen-araubide bat ezarri ere.

 

Ekonomia Zirkularrerako Hondakinei eta Lurzoru Kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legea betetzeko beharrari ere erantzuten dio ordenantzaren eguneratzeak. Lege horrek tokiko erakundeak behartzen ditu beren ordenantzak hondakinen arloko Europako zuzentarauetara egokitzera, indarrean dauden araudiak betetzen direla bermatzeko.

 

Ordenantza berriaren helburuak

 

Ordenantza berri honen onarpenarekin honako hau lortu nahi da:

  • 7/2022 Legeak hondakinak biltzeko eta kudeatzeko ezartzen dituen betebehar berriak betetzen direla ziurtatzea.
  • Herritar guztiek gaur egun dituzten legezko betebeharrak zehaztea.
  • Gaur egun bereizita biltzen diren hiri-hondakin solidoen frakzio guztien definizioa eta erregulazioa egokitzea.
  • Garbiguneen eta garbigune txikien erabilera-araubidea jasotzea eta arautzea..
  • Hondakinak biltzeko eta kudeatzeko betebeharrak ez-betetzeak modu eraginkorrean zuzentzea ahalbidetuko duen zehapen-araubide bat ezartzea.

 

 

Herritarren parte-hartzea

 

Txingudiko Zerbitzuek kontsulta publikoan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak eta erakunde interesdunak, ordenantza berriari buruzko iritziak eta iradokizunak eman ditzaten. Partaidetza-prozesua aukera bat da guztiok hondakinen kudeaketa hobetzen laguntzeko, gure eskualdea ingurune garbiagoa eta jasangarriagoa izan dadin. Iruzkinak bidaltzeko epea 2024ko irailaren 10ean amaituko da. 

 

Modu honetara egin daitezke ekarpenak:

  1. Mezu elektroniko bat bidaliz txingudi@txinzer.eus helbidera, gaian "Hondakinen ordenantzari buruzko kontsulta publikoa" adieraziz.
  2. Administrazio-prozedura erkideari buruzko araudian aurreikusitako edozein bide erabiliz.

 

Iradokizun guztiak jaso ondoren, ordenantzaren lehen zirriborroa egingo da, eta Mankomunitateak hasierako onespena emango dio zirriborroari. Ondoren, jendaurrean jarriko da, testu jakin batean oinarrituta, herritarrek testuari alegazioak egiteko aukera izan dezaten berriro.

 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)