Irun, 2024ko ekainaren 5a. Ingurumenaren Nazioarteko Eguna dela eta, Txingudiko Zerbitzuek bat egin dute Ekoetxeak, Recicla-Birziklatu eta Ekopatruilak Irun elkarteen laguntzarekin, antolatutako garbiketa kolektiboarekin. Garbiketa-eguna datorren larunbatean, ekainak 8, izango da, eta Irungo Meaka eremuak garbituko dituzte: Ibarlako zonalde bat eta Arbes auzotik hasi eta La Juanita aurreko haur-parkeraino.
Jardueran bildutako hondakinak eremu horretan dauden birziklatzeko lau irlatxoetan botako dira. Bilketa eraginkorra ziurtatzeko, Txingudiko Zerbitzuak aldez aurretik edukiontzi horiek guztiak husteaz arduratuko da.
Mundu jasangarriago baten alde borrokatzea eta gure hiriak garbi mantentzea guztion erantzukizuna da. Jar ezazu zure aletxoa eta egin ezazu bat ekimen honekin. Lagundu ingurumen jasangarriago bat eraikitzen!