Irun, 2024ko maiatzaren 28a. Ekainaren 7tik 9ra Bioterra Azoka ospatuko da Ficoban, eta urteroko legez, Txingudiko Zerbitzuek parte hartuko dute ingurumenaren eta ekonomia zirkularraren ezinbesteko hitzordu bihurtu den ekitaldian honetan.
Aurtengoan, Txingudiko Zerbitzuakek bigarren eskuko bizikleten Merka2dasoa antolatu du, Behe Bidasoan ingurumenaren iraunkortasuna sustatzeko helburuarekin. Modu honetara, asteburu guztian zehar, egoera ezin hobean dauden bizikletak erosteko eta saltzeko aukera izango dute herritarrek, berrerabilera eta kontsumo arduratsua sustatuz.
Bizikleta saldu nahi dutenek hitzordua eskatu beharko dute txinzer.eus webgunean dagoen inprimakia beteta. Adin nagusikoek bakarrik hartu ahal izango dute parte eta NANa eta telefono zenbakia eman beharko dituzte. Merkatu honetan bizikletak soilik onartuko dira, ez da patinete elektrikorik onartuko, eta inoiz ez 500 €-tik gorako prezioan. Pertsona bakoitzak gehienez bi bizikleta erregistratu ahal izango ditu, eta plazak mugatuak direnez, web orrian eskuragarri dagoen aurretiazko hitzorduen taula kontsultatzea gomendatzen da.
Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuetako gerenteak azoka honetan parte hartzeko eta FICOBA bisitatzeko deia egin du: "Aukera bikaina da kalitatezko bizikletak prezio onean erosteko eta, aldi berean, eskualdeko ekonomia zirkularra sustatzeko". FICOBAn sarrera doakoa izango da, eta interesdun guztiek jasangarritasunari eta kontsumo arduratsuari eskainitako asteburu batez gozatzeko aukera izango dute.
Bioterra azokaren ordutegia:
- Ekainak 7, ostirala: 10.00 - 20.00
- Ekainak 8, larunbata: 10.00 - 20.00
- Ekainak 9, igandea: 10.00 - 19.00