“Txingudi garbia guztion artean”
Kanpaina honen bidez hiritarren artean kaleak txukun edukitzeko interesa eta kezka piztea bila zen, beren hiri inguruaren kontserbazioan era aktibo batez parte hartzeko motibazioa bultzatuz.
Kanpaina orokorra izan zen, kaleen garbiketaren arazoari heldu ziona. Hiritar guztiei zuzendua izan zen, baina ahalegin berezia egin zen ikastetxeetan. Burura eramandako ekintzek une oro egiten zieten dei norberaren ardurari, jarrera aldaketari eta kaleak txukun edukitzeko portaerari.
Tokiko telebistan eta zine aretoetan emititu zen iragarki bat prestatu zen, baita tokiko irratietarako beste iragarki bat ere. Era berean, iragarkiak plazaratu ziren bertako hedabide idatzietan eta 81 banderatxo ipini ziren Irun eta Hondarribiko faroletan, banderatxoen aurpegi batean kanpainaren logotipoa eta bestean kaleak garbi edukitzeko mezu zehatzak.
Hondarribian jarritako banderaxkak
Kanpaina hau bereziki eskola adinean zeudenei zuzendua izan zen, hau da, etorkizunean hiriko kontuetan erabakitzeko ahalmena izango duten belaunaldiei zuzendua izan zen. Horretarako ikasleekin kaleko garbiketaren gaia landu ahal izateko moduko material didaktikoa ipini zen Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko irakasleen eskura. Material hau ikasle bakoitzarentzako lanerako koaderno batek, kanpainaren arrazoiak azaltzen dituen irakasleentzako koaderno berriemaile batek eta ikasleentzako materialari probetxurik handiena nola atera azaltzen duen aldizkaritxo batek osatua zen. Gainera aldizkaritxo berriemaile bat prestatu zen ikasleen gurasoentzat, eta aldizkaritxo horri esker gure eskualdeko etxe askotara iritsi zen kanpaina hau.