- Datorren larunbatean, maiatzaren 25ean. Berritasun gisa, oraingo honetan Luis Mariano Plazan ospatuko da Zabaltza Plazan beharrean, 10.00etatik 14.00eara.
- Salmenta-postu batean parte hartzeko aurretiazko hitzordua eskatu beharko da www.txinzer.eus web orriaren bidez, maiatzaren 17a baino lehen.
Irun, 2024ko maiatzaren 8a. Datorren larunbatean, maiatzak 25, bigarren eskuko objektuen azoka Irunera itzuliko da. Berritasun nagusi gisa, oraingoan azoka lekuz aldatu eta Luis Mariano plazan egingo da, Zabaltza plazan egin beharrean, 10:00etatik 14:00etara.
Salmenta-postu bat jarri nahi dutenentzat, zabaldu da izen-emate inprimakia txinzer.eus webgunean; 900 119 384 telefonora deituta ere eskabidea egiteko aukera izango da, maiatzaren 17a baino lehen.
Merkatu honetan, era guztietako produktuak saltzeko aukera izango da, betiere egoera onean badaude: kirol-materiala, arropa, poltsak, jostailuak, liburuak, etxetresna elektriko txikiak, antigoaleko gauzak, etab. Hala ere, ezingo da material berririk edo stocketatik datorrenik saldu, ezta merkaturako propio egindako eskulan edo bisuteriarik ere, salbuespen gisa.
Aurreko edizioetan bezala, merkatuak postu partikularrak eta gordailu-salmentarako gune bat izango ditu. Bertan, salmenta-posturik ez dutenek euren produktuak uzteko aukera izango dute, merkatuaren antolatzaileek sal ditzaten.