Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Obrak Aureliano Lopez Becerra kalean, apirilaren 3tik 12ra

 Irun, 2024ko martxoaren 26an. Apirilaren 3tik 12ra bitarte obra bat egingo da Aureliano Lopez de Becerra kalean (Kolon pasealekuaren atzealdean), inguru horretako saneamendu-sistema hobetzeko. Gaur egun, saneamendu-sistema nahiko zaharkitua eta egoera txarrean dago, eta Aureliano López Becerra (1etik 5era), Juan Arana (4tik 14ra), Gipuzkoa Etorbidea (2tik 6ra) eta Kolon pasealekua (29tik 41era) kaleek mugatzen duten etxadi osoaren isurketak biltzen ditu. Sistema hori, aldi berean, Kolon pasealekua zeharkatzen duen galeria batekin lotzen da, Cipriano Larrañagara iritsi arte.

Estolda horrekin konektatzen duen kolektore nagusia hondoratuta dago puntu zehatz batean, eta, ondorioz, saneamendu-sistemak gainezka egiten du. Arazo hori konpontzeko beharrezkoa da obra bat egitea. 5 metro inguruko sakonera duten indusketak egingo dira, hautsitako hodia konpontzeko eta, aldi berean, sistemaren zati zaharra etorkizunean ikuskatzea eta, beharbada, konpontzea ahalbidetuko duen egitura bat eraikitzeko.


Obrak eragin zuzena izango du kaleko garaje eta jardueretan: Ibilgailu zein oinezkoen sarbidea etenda egongo da 8 00etatik 19:00etara, apirilaren 3tik 12ra, egun horiek barne.


 

Web orriaren oina
© 2024 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)