Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
Jendeari harrera egiteko bul.: Irun (soilik aurretiko hitzorduarekin)
Junkal kalea, 26 behea (8:30 - 14:00).

Hondarribia
Javier Ugarte Kalea, 6 (8:30 - 14:00).
Harrera bezeroei
Kontsultak eta iradokizunak
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
 

Ehunka objekturi bigarren aukera bat emateko aukera Hondarribian, urteko lehen Merka2dasoan

Bidasoa Beherea, 2024ko martxoak 7. Eguraldi iragarpen txarrak Hondarribian azaroaren 11n bigarren eskuko objektuen azoka ospatzea galarazi ondoren, igande honetan, martxoak 10, urteko lehen Merka2dasoa iritsiko da Hondarribiara. Berritasun nagusi gisa, azoka Arma Plazan izango da, San Pedro kalean beharrean, 10:30etik 14:30era.

Merkatua bigarren eskuko objektuen salerosketara dago bideratuta eta hiri-hondakinen prebentzioa sustatzea du helburu. Beraz, egoera onean dauden hainbat artikulu saltzeko aukera izango da. Ezin izango da material berririk saldu, ezta stockean dauden artikulurik, eskulanik, bisuteriarik edota merkaturako berariaz sortutako artelanik ere.

Leire Zubitur Txingudiko Zerbitzuen gerenteak merkatura joateko deia egin nahi die herritarrei; izan ere, “igande ezberdin bat pasatzeaz gain, etxeko txikienak sentsibilizatzeko eta ingurumena babesten lagunduko duten jardunbide egokiak irakasteko modu on eta dibertigarria ere bada”.

 

Web orriaren oina
© 2025 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)