Aurreko urteetan bezala, Txingudiko Zerbitzuakek Behobia - Donostia 2023rekin bat egingo du, parte-hartzaileentzat buruhausterik gabeko lasterketa-esperientzia eta herritarrentzat ingurune garbia ziurtatzeko.
Hornidura:
Txingudiko Zerbitzuakek hiru gune estrategikotan eskainiko du ur-anoagunea: irteeran (Behobia), Kolon pasealekuan eta Gaintxurizketako igoeran. Parte-hartzaile guztiek lasterketarako behar adina ur izango dutela bermatuko da.
Garbiketa-operatiboa:
30 pertsonako talde bat arduratuko da ekitaldian erabilitako edukiontziak, mahaiak eta banderolak garbitzeaz eta lekualdatzeaz. Hondakinak behar bezala sailkatzea errazteko, guztira arropentzako bi edukiontzi jarriko dira, eta 27 ontzi-arinak eta kartoia biltzeko. Ondoren, hondakinak behar bezala bereiziko dira Garbigunean, ekitaldiaren jasangarritasunari laguntzeko.
Garbiketa eta hondakinak biltzeko dispositiboak 6.000 € inguruko kostua izango du.