Nabigatzeko laguntzak

Hizkuntza aukeratzeko menua
Facebook Twitteryoutube

Kontaktua
HARREMANETARAKO
Logotipo de Txingudiko Zerbitzuak

Web orriaren edukia
  • Hasiera
 

Bigarren eskuko objektuen Merka2dasoa Hondarribiara iritsiko da

Pasa den urriaren 7an Irunen izandako bigarren eskuko objektuen merkatuak izandako arrakastaren ondoren, Merka2dasoa Hondarribiara iritsiko da azaroaren 11n. Berritasun nagusi gisa, azoka Arma Plazan izango da, San Pedro kalean izan beharrean.

Izen-emate epea zabalik dago, jada, salmenta-postu bat izan nahi duenarentzat. Postu bat eskatzeko, inprimakia bete edo 900 119 384 telefonora deitu beharko da azaroaren 5a baino lehen.

Merkatua bigarren eskuko objektuen salerosketara dago bideratuta, hiri-hondakinen prebentzioa sustatzeko helburua duelarik. Beraz, egoera onean dauden hainbat artikulu saltzeko aukera izango da. Ezin izango da material berririk saldu, ezta stockean dauden artikulurik, eskulanik, bisuteriarik edota merkaturako berariaz sortutako artelanik ere.

Aurreko edizioetan bezala, merkatuak postu partikularrak eta gordailua saltzeko gune bat izango ditu. Bertan, salmenta-posturik ez dutenek produktuak utzi ahal izango dituzte, merkatuaren antolatzaileek sal ditzaten.


 

 

Web orriaren oina
© 2023 Servicios de Txingudi - Txingudiko Zerbitzuak (STTZ)